"Podemos ez dago hemen beste batzuek uzten dituzten hondakinak jasotzeko"

Erredakzioa 2014ko uzt. 2a, 09:05

FEDE GARCÍA (1949, Jaen) SOS Arrazakeriako kidea da eta orain Podemos-Ahal dugu proiektua sustatzen dago. Amurrion dagoeneko taldea sortu dute eta Laudion ostiralean egingo dute aurkezpena.

 

Podemos-Ahal dugu aurkeztuko duzue Laudion ostiralean, ezta?

FEDE GARCÍA (1949, Jaen) SOS Arrazakeriako kidea da eta orain Podemos-Ahal dugu proiektua sustatzen dago. Amurrion dagoeneko taldea sortu dute eta Laudion ostiralean egingo dute aurkezpena.

 

Podemos-Ahal dugu aurkeztuko duzue Laudion ostiralean, ezta?

Bai, ez da lehenengo urratsa izango. Lehenik eta behin Gasteizen egin genuen eta gero Amurrion. Astelehenean izan zen bigarren asanblada Amurrion, Reforren, eta ondo egon da. Lantaldeak sortu dira, behin-behinekoak, eta giro ona dago, zeharkako izaera duelako, bai dagoen jendearen aldetik zein bakoitzak bere esperientziaren bitartez egin ditzakeen ekarpenen aldetik.

Amurrion hurrengo lantaldeak sortu dira: sare sozialena, programa politikoan proposamen ekonomikoak egiteko, finantzazio eta kontu legalena eta herritarren partaidetzarako eredu berriak. Ikusi dugu nolakoak diren eredu zaharrak. Batzuek erabakitzen dute nork aginduko duen, edo politikan sartzen dira lanpostua lortzeko...

Laudioren kasuan edonork abiatu zezakeen ekimena. Guri egokitu zaigu eta ikusiko dugu. Jendeak parte hartu dezake modu askean eta bere iritzia eman. Bertan erabakiko da sortuko den, edo ez, Podemos Laudio.

Lehen saiakera honetan ez bada sortzen, beste batean izango da. Gure ustez une hori heldu da eta trena ez dugu galdu behar. Gure aldetik saiatuko gara jarraikortasuna ematen ekimena.

Nire ustez oso garrantzitsua da aipatutako zeharkako izaera. Ni Amurrion sartu naizen lantaldean bi pertsona oso gazte zeuden eta hori oso ondo dago. Zertarako balio du bestela pilatutako esperientzia ez bagara gai partekatzeko?

Eta hori patxadaz egin behar dugu.

 

Noiz erabaki zenuten Podemosen parte hartzea?

Batzuk ez dugu gure aurreko jarduerak utzi. Gure ekintzetan aktibo jarraitzen dugu. Asanbladetara joateko ez da beharrezkoa agiria izatea. Bueno, muturreko salbuespenak ezik, horrelako mugimendu batean lekurik ez baitute.

Podemosen parte hartzeak ez du esan nahi beste aktibismo motei uko egitea: esparru sindikala, emakumeena, herritarra, kaleratzeen aurkakoa... Zentzu horretan interesgarria iruditzen zait esperientzia hau, gizartean ematen ari diren tentsio ezberdinak elkartzen saiatzen baita. Eta badaude hainbat erakunde edo mugimendu ez direnak edo ez garenak gai hori egiteko.

Erantzukizunak eskatu behar diegu gizarte eta ekonomia esparruan txikitu gaituztenei. Langabeziaren, kaleratzeen, banketxeen, diruaren... ikuspegitik.

Nire ibilbide politikoa luzea da. Nagusia naiz eta. 16 urterekin hasi nintzen eta etengabe jardun naiz. Orain SOS Arrazakerian nago baina aurretik frankismoaren aurkako borrokan egon naiz, sindikalismoan, herri mugimenduan... 40 urtez egon naiz aktibo.

Duela 20 urte sindikalismoaren esparruan nago eta ez dut ukatzen. Esparru gogorra da eta nire sindikalismoa ez da ohikoa, bazterketaren esparruan ematen dut eta.

Nola babestuko dugu bestela euskaldun berrien eskubideak? Eta nortzuk dira? Ba etorkinak. Batzuk zergak ordaintzen dituzte eta ez dute bozkatzeko aukera.

 

Podemos Laudioren helburua zein izango da, udal hauteskundeak agian?

Horren inguruan hitz egiten gaude, baina taldeak berak erabaki beharko du herritarren laguntza eta partaidetzari esker. Horretarako ez da beharrezko Podemosen egotea. Berez Madrilen egindako asanbladan iritzia eskatu zuten internet bidez. 40.000 pertsonek bozkatu zuten. Batzuk Podemosen daude eta beste askok ez.

 

Zein da zuen helburua? PSOEk 1.400 boza galdu zituen eskualdean azkenengo hauteskundetan eta Podemosek 1.000 baino gehiago lortu zituen, jende hori erakartzea da helburua?

Ez gaude hemen beste batzuek uzten dituzten hondakinak jasotzeko, proposamen orokorra da Podemos. Bitxia da, baina Gasteizko auzo berrietan Podemos bigarren indarra izan da. Salburuan eta Arriagan, adibidez. Zer edo zer esan nahi du horrek.

 

Zer da Podemosek egingo duen ekarpena Laudion eta orokorrean?

Ezkatak galtzea. Hau da, etiketa politikoen garrantzia bigarren plano batean uztea. Garrantzia gehiago du “nahikoa da” esateak. Matxinatu behar gara eta energia horrek eraginkorra izateko bitartekoak behar ditu erantzukizunak eskatzeko.

Gaur egungo iraultza ezberdina da jende gaztearen buruetan dago. Helduak garenok lagundu, aholkatu, anima dezakegu. Nahi badugu, ahalko dugu eta ez bada horrela betikoek egingo dute egin ohi dutena: kirtenduko gaituzte, dena salduko dute eta gure menpekotasuna sustatu.

Ikusten ditugun etxebizitzak norenak dira, banketxeenak. Zergatik ordaindu behar dugu bizitza osoan zehar hipoteka bat, interesak inoiz bukatzen ez badira?

Printzipioz etxebizitza edukitzea eskubidea da, baina lana behar dugu etxea izateko eta lana galduz gero hipoteka ordaintzeko betebeharra duzu oraindik. Eta ez baduzu egiten, kaleratzeko arriskua duzu.

Adibideak hor daude eta kaleratzeen datuak beldurgarriak dira. Txarto iruditzen zaigu kaleratzeen ondorioz gertatzen ari diren suizidioak. Badirudi politika egokia dela hori estaltzea eta arazoa ezkutatuz ez da ezer konpontzen. Errepideetan gertatzen diren hildakoen kopurua ez da ezkutatzen.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide