Menpenkotasunen inguruko diagnostikoa gauzatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko eka. 29a, 14:25

Substantziekin lotutako menpekotasunak bakarrik ez, bideojoko edo apustuek sortarazten dituztenak ere jorratuko ditu ikerketa honek. Berritzailea izango da zentzu horretan, orain arte drogomenpekotasunetan oinarritu baitira Laudion egin diren planak. Diagnostiko honen ondorioekin lan ildo berriak zehaztea espero du Udalak.

Substantziekin lotutako menpekotasunak bakarrik ez, bideojoko edo apustuek sortarazten dituztenak ere jorratuko ditu ikerketa honek. Berritzailea izango da zentzu horretan, orain arte drogomenpekotasunetan oinarritu baitira Laudion egin diren planak. Diagnostiko honen ondorioekin lan ildo berriak zehaztea espero du Udalak.

Txari Balado zinegotziak azaldu duenez, hurrengoa izango da lan metodologia: Lehenengo eta behin egungo lege testuingurua aztertuko da eta orain arte egin diren ekimen eta plan guztiak jasoko dira. Gero hainbat agenteekin elkarrizketak egingo dira: Laudioko elkarteetako kideak, udal teknikariak, ikastetxeetan lan egiten duten hezitzaileak eta osasun zentroetako langileak.   

Jarraian, hainbat lan talde osatuko dira menpekotasunen arlo desberdinak jorratzeko: Familia eta heziketa arloa, Komunitate arloa, Aisia eta gazteria arloa, Gizarte eta Osasun arloa eta Lan arloa. Diagnostiko parte-hartzailea izango da, eragile anitzen ikuspegia eta iritzia jasoko baita.

Udala hasi da honezkero elkarrizketa batzuk gauzatzen.  Asmoa lan taldeak irailean abiatzea eta diagnostikoaren ondorioak azaroan jakinaraztea da. Udalak Etorkintza Fundazioarekin lankidetzan egingo du diagnostiko hau. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Osasun Planaren testuinguru orokorraren baitan dago. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide