Auzolan berria eta ekintza kulturalak iragarri ditu SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak

Erredakzioa 2014ko eka. 25a, 11:17

Ekainaren 7an egindako auzolan arrakastatsuaren ostean, SOS Laudioko Lamuza Parkeak beste deialdia zabaldu du hasitako helburuetan eragiteko. Horrela, putzuen, bankuen eta “Ponpeia”-ren garbiketari bultzada eman nahi diote plataformako kideek uztailaren 5ean.

Hitzordu horretan herritarren partaidetza eta laguntza espero du plataformak. Horretarako lamuza@sosparkea.com posta elektronikora bidali dezakete. Dagoeneko laudioar batzuek izena eman dute udalak kontratatzen duen asegurua erabiltzeko

“Ponpeia” deituriko gunean jarriko dute bereziki arreta auzolanean, uztailaren 12an beste ekimen bat prestatu baitute. Egun horretan parkearen erabilera kulturala sustatu nahi dute.

Horretarako kontzertua eta zinema emanaldia antolatu du plataformak. 21:00etan Igor Arzuaga musikariak kontzertua eskainiko du. Ilundu bezain laster pelikula laburrak emango dituzte “Ponpeia”-ko antzeztokian.

Printzipioz Laudioko zuzendariek egindako filmak izango dira protagonista. Kepa Sojok “Loco con ballesta”, bere azkenengo pelikula, estreinatu eta aurkeztuko du, adibidez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide