Jose Manuel Fernandez Arzaren omenez, atletismo lasterketa

Erredakzioa 2014ko eka. 24a, 10:24

Ekainaren 29an Jose Manuel Arza “Josito” omentzeko lasterketa antolatu du Laudio Atletismo Klubak. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta 10 kilometroko ibilbidea izango du. Adierazi dutenez lurzoru lauan egingo dute.

Jose Manuel Arza 2012an hil zen, eta lasterketa honen bidez haren lagun eta lankideek atletismoaren bultzatzaile sutsua eta Spiuk eta Kon Sport marken sortzaile izan zena omendu nahi dute.

Ekainaren 29an Jose Manuel Arza “Josito” omentzeko lasterketa antolatu du Laudio Atletismo Klubak. Aurtengoa bigarren edizioa izango da, eta 10 kilometroko ibilbidea izango du. Adierazi dutenez lurzoru lauan egingo dute.

Jose Manuel Arza 2012an hil zen, eta lasterketa honen bidez haren lagun eta lankideek atletismoaren bultzatzaile sutsua eta Spiuk eta Kon Sport marken sortzaile izan zena omendu nahi dute.

Aurten, berrikuntza gisa haurren lasterketa erantsi nahi izan diote ekimenari. Horregatik, maila eta distantzia ezberdinetako bideak prestatu dituzte. Hala, umeentzat hiru kategoria egono dira: 8-10 urtekoena, 11-13 artekoena eta “txupeteen lasterketa”. Azken horretan 300 metroko bidea egin beharko dute partaideek.

Senior eta beteranoen bi maila ere egongo dira; 40 urte baino gehiago dutenentzat eta 50 urtetik gorakoentzat. Izen ematea eta probari buruzko informazio zehatza www.konsports.com webgunean dago eskura. Dena dela, posta elektronikoa nahiago duenak atletismoaldio@euskalnet.net helbidean apuntatzeko aukera izango du.

Antolatzaileek azaldu dutenez, probak ez dira lehiaketarako puntuagarriak. Parte hartzen duten pertsona guztiei opari bat emango zaie oroigarri gisa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide