Aiarabiken BTT Martxaren III. edizioa egingo dute datorren uztailaren 12an (larunbata).
Antolatzaileek adierazi dute martxa “mendi bizikletan esperientzia edozein txirrindulariri” zuzendua dagoela eta, aurreko edizioetan egin bezala, aurten ere parte hartzaile kopurua mugatzea erabaki dutelako. Hala, 200 txirrindularitan jarri dute muga, “guztiek ibilbideaz gozatzeko aukera izan dezaten”.
Izena emateko aukera zabalik dago jada. Horretarako Aiarabiken web-orrian (aiarabike.com) dagoen inskripzio orria bete behar da. Ondoren, martxan parte hartzeko ordaindu beharreko dirua ordaindu beharko da La Caixa-ko 2100-4135-15-2200100054 kontuan edo Aiarabiken dendan bertan.
Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta 15 euro gainontzekoek.
Antolatzaileek jakinarazi dute izen ematea ez dela ordaindu arte osatuko. Martxa 10:00etan abiatuko da, Aiarabiken lokaletik bertatik (Goikoplaza kalea, 26 behea, Laudio).