Arrañoko gazteluaren konponketa lanak jarraituko dituzte sabaian

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri 2014ko eka. 23a, 13:22

Apirilean, Udalak Foru Aldundiari eraikinean konponketa lanak egiteko proposamena egin zion, eta orain, jasotako erantzunaren ondoren, konponketa-lanak egingo dira Arrañoko gazteluan.

Konponketa lan horien artean, sabai berria ipintzea eta barrualdea konpondu egingo dira -azken hori bizilagunen esku geratuko da-, eraikin historiko horri erabilera emateko asmoarekin.

Konponketa lanek 5 asteko iraupena izango dute eta 20.400 Euroko kostua izango dute.

Koldo Zabala zinegotziak adierazi duenez, Udalak, 2014ko aurrekontuetan, 20.000 euroko kopurua jaso du Arrañoko Gaztelua konpontzeko. Neurri hori, Arrañoko bizilagunek eskatuta hartu eta alderdien guztien artean adostu da, izan ere, auzo horietako herritarrek asteak daramatzate eraikinean garbiketa lanak egiten auzolanean.

Zinegotziak gogoratu duenez, eraikin hori, Lamuza Parkeko eraikin guztiak bezala (Kultur Etxea izan ezik), Arabako Foru Aldundiarena da. Udalak eta auzokideek, eraikin horren egoera latza ikusita, bertan esku hartzea erabaki dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide