C.D. Uxoak prentsa oharra kaleratu du aurtengo denboraldia baloratuz eta etorkizunari nola aurre egingo dion azaltzeko. Aurten esfortzu, meritu eta lan gogorrari esker azken jardunaldian maila eustea lortu dute. Aurreko denboraldian hirugarren mailara igotzea lortu ostean.
Hala ere areto futboleko talde laudioarrak datorren denboraldian Euskal Ligan jokatzera beharturik ikusten du bere burua, hirugarren mailan jokatzeko baldintzak aldatu dituzte eta kapital gehiago beharrezkoa baita eta diru kopuru hori lortzeko zailtasunak dituztela adierazi dute.
Maila jaitsiera hori etorkizuna indarrez aurre egiteko "atzera pausoa" baino ez dela adierazi dute. C.D. Uxoak ilusioz jarraituko du aurrera, urtez urte hazi eta etorkizunean harrobi sendo eta proiektu ekonomiko bideragarri eta iraunkorra eraikitzeko asmo irmoarekin.