Jaietako diru-laguntzak arriskuan daudela salatu du OMNIAk, baina Udal-gobernuak gezurtatu du

Txabi Alvarado Bañares 2014ko eka. 20a, 11:36

Udal-gobernuak azaldu du ez direla egia OMNIA udal-talde politikoak jaietako diru-laguntzen harira eginiko adierazpenak. OMNIAk prentsa ohar batean salatu zuen urte honetarako ez daudela elkarteentzako diru-laguntzak bermaturik, diru-laguntzen oinarri estrategikoen baitan konkurrentzia askeko diru-laguntzak emateko irizpideak onartzeke daudelako. Horregatik, jada ospatu diren jaien antolatzaileei ezingo zaizkie diru-laguntzak eman, “ez bada onartuko diren irizpide horien baitan hori bermatzen”, OMNIAko ziengotzi den Nere Gonzalezen hitzetan.

 Udal-gobernutik ziurtatu dute onartuko diren irizpideek hori bermatuko dutela, eta adierazi dute ez dutela ulertzen “OMNIAk nondik atera duen diru-laguntzak emango ez direnaren ideia”.

Gonzalezek, baina, salatu du jada egin diren jaien antolatzaileei diru-laguntzak automatikoki ematen bazaizkie konkurrentzia askea albo batera uzten dela, konkurrentzia askeak “nahi duen herritar orok” bere jaietarako proiektua aurkeztea eta gero udalak irizpide batzuen baitan proiektu egokiena hautatzea ekarriko lukeelako. Zinegotziak gaineratu du irizpideak onartzen direnean hori bermatu ahalko dela. Horregatik, irizpide horiek lehenago onartu ez izana deitoratu du.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide