Uztailaren 1ean 24 urte beteko dira Pili Arzuaga eta Fontso Isasi Ourenseko kartzelan preso zegoen Maribi Ramila (alaba eta laguna) bisitatzera zihoazela auto-istripu batean bizia galdu zutenetik. Dispertsio politikaren ondorioz hildako lehen euskal herritarrak izan ziren. Ordutik beste 14 pertsonak galdu dute bizia errepidean, presoak bisitatzera zihoazela. Era berean, aurten 25 urte bete dira dispertsio-politika abian jarri zenetik.
Urteurrena
Urteurrenaren testuinguruan Arzuaga eta Isasi omenduko dituzte Laudion ekainaren 28an Laudion. 13:00etan kontzentrazioa egingo dute Herriko Plazan. Ondoren, 14:30ean herri bazkaria egongo da Aretan. Tiketak Ilargi tabernan eta Aretako Kultur Etxean daude salgai, hilaren 25era arte.
Bukatzeko, 17:00etan ekitaldi politikoa egingo dute, Aretan baita.