Beste urte batez San Pedropeko ospatuko dute Laudion. Horretarako ekainaren 27 eta 28an ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute, non musika leku nabarmena izango du.
Ekainaren 27an, ostirala, banatzaileen azoka eta haurrentzako tailerrak egongo dira Orbeko Etxearen eskutik eta beranduago txotxongiloak (Ipuin lapurra) Toni la Sal-ekin. Arratsaldeko 19:00etan txupina botako dute eta ondoren doako txorizo dastatzea egongo da. Gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertuak egongo dira Moonshine Wagon eta Herriko DJ-ekin.
Ekainaren 28an, larunbatean, berriz goiz goizetik sukalki lehiaketa egongo da. 9:30etan lehiaketan parte hartzeko izen eman beharko dute eta 14:00etan sari banaketa izango da. Jarraian herri bazkaria egongo da, 17:00etan bingoa eta 18:30etan kalejira Beti Jai txarangarekin. Gauean, Mandoilek eta Honat egongo dira kontzertuan 22:00etatik aurrera.
Bestalde, zozketa bat ere antolatu dute. Ekainaren 28an egingo da eta sariak txosnan jaso beharko dira egunean bertan. Zozketan hiru sari banatuko dira: lehenengoa, bi lagunentzako astebeteko egonaldia Marina D’Or-en (Antzoki); bigarrena, marko digital bat (Iluntze) eta hirugarrena, bi lagunentzako bazkaria (Karrika). Zozketako boleto bakoitzak euro bateko kostua dauka.
San Pedro jaiak Arrankudiaga – Zollon ere
Arrankudiaga-Zolloko Uribarri auzoan berriz, ekainaren 28 eta 29an ospatuko dituzte jaiak. Larunbatean, ekainaren 28an, txupina botako dute goizeko 11:00etan, eguerdi aldera bazkaria egongo da haurrentzako eta egun osoan zehar puzgarriak izango dituzte. Bestetik, 19:00etan diskofesta eta 20:00etan askaria. Eta egunari amaiera emateko sua eta txokolatea banatuko dute.
Igandean, ekainaren 29an, makailu eta tortila txapelketa eta falkoneria antolatu dute. 14:00etan eta 14:30etan auzo bazkaria umeentzat eta helduentzat egongo da, hurrenez hurren. Arratsalde aldera, 16:30etan globlofexia eta 18:30etan erromeria egongo da. Eta 21:30etan jaiei amaiera emango diote.