Orbeko Etxearen 13. urteurrena ospatuko dute, astebetez

Orbeko Etxeak 13 urte beteko ditu. Hori dela eta, aste osoko egitaraua prestatu da. Ospakizuna ekainaren 21ean hasi eta
28an amaituko da, larunbatetik larunbaterako jaia.

Lehenengo ekintza, larunbatean (ekainak 21) goizeko bederatzietan hasiko den mendi martxa izango da. Enparantzatik hasita, Kamarakatik pasatu eta Santa Luziara jaitsiko da, Burdinezko Hesira.

Hamaiketakoa eta gero, enparantzara jaitsiko da jendea, eta bazkari barazkijalea egongo da. Arratsaldean kontzertua egongo da Orbekon, txokolatearekin.

Igandean deskantsatu ondoren, astelehenean, irrati saioa egongo da zuzenean, Uhinak Irratiaren zuzeneko emisioarekin. Asteartean, hiru egun iraungo dituen futbolin txapelketa hasiko da. Doako pintxoak egongo dira.

Asteazkenean, futbolin txapelketaren bigarren txanpa eta bideo emanaldia egongo da, eta ostegunean, beste bideo emanaldi batez gain, Bilboko Okupazio Mugimenduari buruzko hitzaldia egingo dute.

Ospakizunekin amaitzeko, asteburu potoloa prestatuta dago. Ostiralean, antzerkia, spray eta serigrafia tailerrak eta inguruko distri erakusketa egongo da. Larunbatean, hamabietan hasten den triki poteoa, herri bazkaria eta boulder txapelketa egongo dira.

Horretaz gain, astean zehar ospatutako futbolin txapelketaren finala izango da bertan, eta hainbat kontzerturekin amaituko da gaua. Bertan, Erio, Ikara, Criatura, Beruna, Dj Nash eta Ghorda Kanibal taldeek joko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide