Aiala Vidrioko zuzendaritzak 6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztuko du

Erredakzioa 2014ko eka. 16a, 09:56

Aiala Vidrioko langileek berriro negoziaketak abiatuko dituzte enpresako zuzendaritzarekin. Azken kasu honetan ez da hitzarmen kolektiboaren harira, baizik eta 6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea dela eta.

Aiala Vidrioko langileek berriro negoziaketak abiatuko dituzte enpresako zuzendaritzarekin. Azken kasu honetan ez da hitzarmen kolektiboaren harira, baizik eta 6 hilabeteko enplegua erregulatzeko espedientea dela eta.

Lantegiak hiru labe ditu eta enpresa-taldeak bat itzali nahi du apiriletik urrira arte. Nahiz eta eragina zehazteke dagoen, horrek suposatuko du hainbat langilek langabezira jo beharko dutela.

Langileen ordezkariek azpimarratu dute enpresak etekin historikoak lortu dituela azkenaldian eta zuzendaritzak ezin dituela arazo ekonomikoak argudiatu.

Asier Barruetabeña LAB sindikatuko langile ordezkariak azaldu du enpresarekin sinatutako aurreakordioaren bitartez lan erreformaren ondorioak ekidin nahi zituztela, baina zuzendaritzak zirrikitu legal guztiak erabili dituela. Hala ere, Barruetabeñak uste du langileek batuta mantenduz gero egoerari aurre egiteko aukera dutela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide