Udalak jaien eskaintza kulturala aurkeztu du

Erredakzioa 2014ko eka. 13a, 11:04

Laudioko Udalak hedabideen aurrean aurkeztu du zeintzuk izango diren San Roke jaien ekintza nagusiak. Aurreratu zuten bezala, San Roke Musika Elkartea izango da pregoilaria eta Zoroak koadrilak txupina jaurtiko du. Kontzertu garrantzitsuena Doctor Deseo taldearena izango da, abuztuaren 29an egingo dena.

Laudioko Udalak hedabideen aurrean aurkeztu du zeintzuk izango diren San Roke jaien ekintza nagusiak. Aurreratu zuten bezala, San Roke Musika Elkartea izango da pregoilaria eta Zoroak koadrilak txupina jaurtiko du. Kontzertu garrantzitsuena Doctor Deseo taldearena izango da, abuztuaren 29an egingo dena.

Horretaz gain hainbat musika talde hurbilduko dira Laudiora. Erromeria eta berbena ugari daude egitarauan: abuztuaren 15ean Lisker, 16an Aitzama, 17an Algara, 27an Erdizka Lauetan, 28an Los Cinco Bilbainos eta Joselu Anayak, 29 eta 30ean Lotxo, 30ean Trikizio eta Korrontzi eta 31n Egan.

Disko Dantzak

Disko dantzak ere antolatuko dituzte abuztuaren 15ean, 17an, 27an, 29an eta 31n. Batzuk gazteentzat izango dira eta 20:00etan eta 21:00etan egingo dira -abuztuak 17 eta 31, hurrenez hurren-.Eta besteak, gaueko 01:00etatik aurrera egingo dira.

Antzerkia

Hainbat antzezlan ere ikusteko aukera egongo da hurrengo taldeen eskutik: 15ean Primital Bros, 17an Kapikua, 27an Malas Compañías, 28an The Funes, 29an Ganso y Cia, 30ean Trapu Zaharrak eta 31n Potxin eta Patxin. Azkenengoa haurrentzako pailazo ikuskizuna da.

Umeentzako eskaintza

Umeentzako parkea 27an eta 28an egingo dute Lamuza Parkean eta jarduera bereziak ere izango dituzte; entzierroa kartoizko zezenekin, disko festa, magia...

Bestalde, barrakak Aldai plazan kokatuko dituzte.

Zumalakarregi itxiko da

San Roke Jaietan Zumalakarregi etorbidea itxiko da baina ez egun orotan. Koadrilen eskaera dela eta udala aztertzen ari da txupin egunean ixtea. Bigarren astean zehar, Bilboko jaiak bukaturik egongo direnez, etorbidea itxiko da.

Jaia agurtzeko ikuskizun berezia egingo da, Correfoca edo antzeko zerbait. Fontso Larrazabal zinegotziak esan du oraindik zehazteke dagoela.

Hala ere, jaien eskaintza osoa ezagutzeko koadrilek eta txosna guneak antolatuko duten ekintzak falta dira.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide