"Gaur galiziarren arteko anaitasuna bilatzea baino kultura ezagutaraztea nahi dugu"

Erredakzioa 2014ko eka. 11a, 19:38

 

RAUL DRODRIGUEZ (Basauri) Laudioko Galiziar Etxeko oso kide aktiboa da eta Herrien Jaialdiaren inguruan mintzatu ez ezik, Galiziar Etxearen filosofiaren inguruan ere azaldu ditu hainbat kontu.

Zein da Herrien jaialdi kulturalaren filosofia?

 

RAUL DRODRIGUEZ (Basauri) Laudioko Galiziar Etxeko oso kide aktiboa da eta Herrien Jaialdiaren inguruan mintzatu ez ezik, Galiziar Etxearen filosofiaren inguruan ere azaldu idtu hainbat kontu.

 

Zein da Herrien jaialdi kulturalaren filosofia?

 

29. edizioa da aurtengoa. Euskaditik kanpo hainbat jende etorri zenez Laudiora eta komunitate txikiak sortu zituztenez, haien kulturak ezagutarazi nahi zituzten. Horrela sortu ziren etxe ezberdinak eta euskaldunek ezagutzeko aukera izateko jai hau egiten da. Hori da gehienbat egiten duguna.

 

Folklorea lantzen dugu eta janaria, edaria... Horretan datza jaialdia.

 

 

 

Azalduko diguzu zein izango den egitaraua eta zein da zuek egingo duzuen ekarpena?

 

Galiziar Etxetik beti ekartzen dugu pulpero bat, olagarroa jateko aukera onena baita. Baina hainbat jaki eskainiko dituzte gainerako etxeek, urdaiazpikoa adibidez. Eta edaria ere alvarhinoa, adibidez, gauza pilo dauzkagu eskaintzeko.

 

Jaia hasiko da ostiralean. Txosnen irekiera egingo da arratsaldeko 19:00etan eta gero 20:30etan erromeria hasiko da, Amigos del Swing taldearen eskutik.

 

Larunbat goizean euskal dantzak izango ditugu Itxarkundia taldeari esker. Eta gero San Roke Kofradiako maiordomoak pregoia irakurriko du. Jose Luis Navarrok bere iritzia emango digu jaiaren inguruan.

 

Arratsaldean umeentzako ekitaldiak egongo dira batez ere. 19:00 Txitxarrita Kutxufleta egongo da eta gero gauen erromeria Amigos del Swing taldearekin berriro.

 

Amaitzeko igandean folklore erakustaldia egingo dugu, Laudioko lau zentroetan dauden taldeak arituko dira: Galiziakoa, Andaluziakoa, Extremadurakoa eta Gaztela eta Leonekoa. Batez ere jorratuko dugu musika eta dantzak. Folklorea oso zabala da baina ekitaldi horretan musika eta dantza lantzen dugu batik-bat.

 

Guk urtero aldatzen ditugu emanaldiaren edukiak eta abesti eta dantza berriak prestatzen ditugu. Urtero aldatzen dugu. Jakina, folklorea da eta aditua ez bazara pentsa dezakezu gauza bera egiten dugula, baina guretzat urtero berezia, urtero berria baita.

 

 

 

Zer nolako giroa bizitzen duzue jaialdian, anaitasun giroa agian?

 

Bai, urtean zehar beti jende berarekin lan egiten dugu entsegutan eta horrelako ekitalditan, ikusten duzunean zu bezalako hainbat talde daudela ondo sentitzen zara, nahiz eta kultura ezberdinak izan, harremana edo lotura dugu.

 

Urtean zehar hilean behin batzen gara guztia antolatzeko eta urtero lehendakaritza txandakatzen da. Oker ez banabil aurten Andaluziar Etxeari dagokio txanda. Beraiek eskatu behar dituzte baimen guztiak.

 

Zorionez edo zoritxarrez jai honek ez du behar berebiziko prestaketarik. Nahiko erraza da antolatzea, beti eredu bera erabiltzen baitugu.

 

Ez dakit ona edo txarra den. Aldatuko bagenu ohitura aldatuko genuke.

 

 

 

Galiziar Etxean zer nolako ekintzak antolatzen dituzue urtean zehar?

 

 

Urtero egiten dugu Letras gallegas ekimena. Umeentzako ekitaldiak egiten ditugu, adibidez margo-lehiaketa egin genuen eta 80 ume inguruk parte hartu zuten. Ekimen polita izan da hainbeste jende gazte ikustea, hori ez baita ohikoa horrelako esparru batean.

 

Magostoak ospatzen ditugu uda bukaeran eta gaztainak banatzen ditugu laudioarren artean...

 

Eta badira Laudion ez diren egiten ekitaldiak, adibidez Galiziar Eguna Euskadin, aurten Gasteizen izango dena. Urtero lekuz aldatzen da. 2010Ean Laudion ospatu genuen eta Euskadiko Galiziar Etxe guztiak elkartzen gara.

 

 

 

Giroa aldatu da urte hauetan?

 

 

Jakina, gauzak aldatu dira. Dagoeneko ez da ematen aspaldi ematen zen emigrazioa. Dagoen jendea belaunaldi berriak dira baina ez dira galiziarrak jatorriz. Hemen jaio dira askok.

 

Gertatu zena zera da, elkarteak zahartzen hasi zirela, jausia eman zen belaunaldien artean. Etorkinak elkartu ziren baina haien seme-alabak ez ziren elkartekideak egin.

 

Orain belaunaldi berriak sartzen hasi gara eta horrek bizia eman die elkarteei. Badago jende asko galiziarra edo andaluziarra ez dena baina kultura berriak ezagutu nahi dituztenak. Eta aukera hor daukate ongi etorriak baitira.

 

Hasiera batean Galiziatik etorritakoak ziren kideak. Ez zuten inor ezagutzen eta elkartzen ziren. Baina gaur ezberdina. Hurbiltzen dena ez da inor ez duelako, ez da galiziarren arteko anaitasuna bilatzen baizik eta kultura ezagutaraztea.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide