C.D. Laudiok akordioa lortu du hainbat jokalari ohiekin zituen zorrak kitatzeko

Aimar Gutierrez Bidarte 2014ko eka. 11a, 11:00

C.D. Laudio akordio batera heldu da klubeko hainbat jokalari ohiekin atzeratuta zituen zorrak kitatzeko. Akordio estrajudiziala da eta kluba hirugarren mailan zegoeneko lau jokalari ohiekin lortu da eta ekainaren 20an baino lehenago 19.000 euro jaso beharko dute guztira, horrela C.D. Laudiok auzitegietara joatea saihestu du momentuz.

C.D. Laudiok akordio batera heldu da klubeko hainbat jokalari ohiekin atzeratuta zituen zorrak kitatzeko. Akordio estrajudizial hau kluba hirugarren mailan zegoeneko lau jokalari ohiekin lortu da eta ekainaren 20 baino lehenago 19.000 euro jaso beharko dute guztira, honela C.D. Laudiok auzitegietara joatea saihestu du momentuz.

C.D. Laudiok markatutako epean zorrak kitatzeko konpromezua hartu du, ordainketa guztiak burutu ezean klubaren jabetzen bahiketa gauzatuko da. Lau jokalari ohiekin akordioa lortu ostean helburu guztiak egungo jokalariek jarritako salaketak ordaintzera bideratuko dituzte ekainaren 30a baino lehenago erregional mailara jaitsiera saihesteko.

Bestalde Laudio Kirol Klubaren lehen teknifikazio campusa burutuko da uztailaren 7tik 18ra Laudioko San Martin futbol zelaian 5 eta 14 urte bitarteko gazteentzat. Campusean futbol profesionaleko jokalari ohiak eta C.D. Laudioko entrenatzaileak parte hartuko dute. Ez da plaza mugaturik egongo eta 225 euroko balioa izango du, campusean astebetez bakarrik parte hartzeko aukera ere badago. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide