Diru-laguntzen plan estrategiko berria onartu dute

Erredakzioa 2014ko eka. 9a, 12:16

Laudioko Udalak diru-laguntzen plan estrategikoa onartu du. 2013an iraungi zen azkenengo plan estrategikoa eta gaur Udal Osoko Bilkurak onartutakoa aurten abiatuko da 2018an bukatzeko.

Planak aurrera egin du Omnia, PP eta Bilduren babesari esker. PSE-EE eta EAJ abstenitu dira.

Planak zenbait aldaketa jasoko ditu. Alde batetik, plan estrategiko bateratua izango da. Orain arte arlo bakoitzak bereak diseinatzen baitzuen. Aurrerantzean plan estrategiko bakarra egongo da.

Laudioko Udalak diru-laguntzen plan estrategikoa onartu du. 2013an iraungi zen azkenengo plan estrategikoa eta gaur Udal Osoko Bilkurak onartutakoa aurten abiatuko da 2018an bukatzeko.

Planak aurrera egin du Omnia, PP eta Bilduren babesari esker. PSE-EE eta EAJ abstenitu dira.

Planak zenbait aldaketa jasoko ditu. Alde batetik, plan estrategiko bateratua izango da. Orain arte arlo bakoitzak bereak diseinatzen baitzuen. Aurrerantzean plan estrategiko bakarra egongo da.

Diru kudeaketaren aldetik, diru-saila izango du arlo bakoitzak eta konkurrentzia lehiakorra egingo da laguntzak banatzeko.

 

Salbuespena kulturan

Kultur arloan salbuespena egingo dute zentzu horretan. Azkenengo urteetan jarduerak jarraituak antolatu dituzten elkarteek konkurrentziara jo ordez, hitzarmena egingo dute udalarekin orain arte jaso duten diru-laguntza bera izateko.

Natxo Urkixo alkatearen ustez, aintzat hartu behar da Udalak diru sarrera gutxiago dituela ulertzeko erakundeak ahalegina egingo duela elkarteak laguntzeko.

Hala ere, alkateak konkurrentzia lehiakorrak diru kopurua izango duela kultur arloan azaldu du “ekimen edo talde berriak babesteko”.

 

Eztabaida

Nahiz eta onartzeko arazorik ez den egon, talde guztiek leporatu diote Bilduri beraiekin ez dela elkartu plana diseinatzeko. Udal Gobernu Taldeak erantzun die bilerak egiteko prest egon dela eta batzuekin elkartu ez ezik bere iradokizunak ere jaso dituela.

Omniak galdetu dio alkateari ea elkarteek parte hartu duten eta Natxo Urkixok azaldu du dagoeneko talde batzuk hurbildu direla udaletxera hitzarmena prestatzeko.

PPk uste du elkarte batzuei ematen zaien diru-laguntza gehiegi dela -kirol talde eta euskararen aldeko elkarte batzuk aipatu ditu- eta EAJk adierazi du elkarteen lana ez oztopatzearren abstenituko zela.

Gehien luzatu den eztabaida PSE-EEk hasi du. Txaro Sarasuaren ustez kontrolak ez dira bermatzen plan estrategikoan, arlo bakoitzeko teknikariak kontrolatuko baititu elkarteen ekintzen nondik norako ekonomikoak. Sarasuaren ustez kontu-hartzailearen lana baita hori.

Alkateak ziurtatu du kontrolak betetzen direla eta idazkariak berretsi du horrela dela. Horretarako planaren 14. puntua irakurri du. Puntu horretan jasotzen da teknikarien ostean kontu-hartzaileak baiezkoa eman behar duela.

Bestalde, PSE-EEk eta Omniak uste dute ez direla irizpide objektiborik jasotzen plan estrategikoan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide