SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak deitutako auzolana

Erredakzioa 2014ko eka. 10a, 09:30

SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformak auzolana deitu eta gauzatu du larunbatean. 35 pertsona inguruk izena eman dute auzolanean laguntzeko baina jende gehiagok ekarpenak egin ditu. Batzuek sinadurak bilduz edo piknika prestatuz.

Ponpeia garbitu dute aurrerago margotzeko eta iturriak, plakak eta Gaztetxearen aurrean dauden hainbat elementu ere txukundu dituzte. Sarreratik gertu dagoen iturrian bizi ziren arrainak zisnearen iturrian askatu dituzte.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide