"Geratzen zaigun erro kultural andaluziarra mantentzan saiatzen gara"

Aitor Aspuru Saez 2014ko eka. 6a, 15:02

PAKI MACIAS (Laudio, 1960) Andaluziar Etxeko lehendakaria da. Asteburuan jardunaldi kulturalak egingo dute XI. Edizioa.

Zer dira jardunaldi kulturalak?

Jardunaldiak nahasketa dira. Ez ditugu bakarrik flamenko erakustaldiak egiten, areto dantzak ere egiten ditugu, gitarra ere jotzen da, eskulanek protagonismoa dute eta gastronomia ere jorratzen dugu. Denetarik apur bat egiten da. Aurten ez dugu olerkiaren esparrua jorratuko, baina aurreko urteetan emanaldiak antolatu ditugu.

PAKI MACIAS (Laudio, 1960) Andaluziar Etxeko lehendakaria da. Asteburuan jardunaldi kulturalak egingo dute XI. Edizioa.

Zer dira jardunaldi kulturalak?

Jardunaldiak nahasketa dira. Ez ditugu bakarrik flamenko erakustaldiak egiten, areto dantzak ere egiten ditugu, gitarra ere jotzen da, eskulanek protagonismoa dute eta gastronomia ere jorratzen dugu. Denetarik apur bat egiten da. Aurten ez dugu olerkiaren esparrua jorratuko, baina aurreko urteetan emanaldiak antolatu ditugu.

Deigarriena meza errozieroa izan daiteke. Kalean egiten dugu eta izan daiteke gauza ikusgarriena. Eta horren ostean egiten den erromeria. Erromeria meza ostean egiten den ibilbidea da. Urduñatik Juantxu eta beste batzuk zaldiak ekartzen dituzte, ahalegin handia egiten dute. Jende asko erakartzen du eta ez genuke galdu behar.

Zein da Andaluziar Etxearen historia?

Latiorron uholdeen ostean ireki genuen. Baina Laudion 1971ean sortu zen. Bigarrenak gara, Galiziako Etxea gu baino lehen sortu zuten eta.

Eta Euskadin uste dut sortutako bigarren Andaluziar Etxea hau dela. Ezin gara arlo guztietan lehenengoak izan (barreak).

Ideia bururatu zitzaien jaien ostean, abuztuan, aitak esandakoaren arabera. Jaietan elkartu ziren eta aipatu zuten ideia interesgarria izango litzatekeela leku bat irekitzea elkartzeko. Galiziar Etxea aintzat hartu zuten eta bide hori jarraitzeari ekin zioten.

Egia da garai horretan baldintza burokratiko gutxiago zeudela betetzeko baina lan handia egin zuten.

1971. urtean ireki zuten eta apurka-apurka gero eta ekintza gehiago antolatu ditugu. Gero, Autonomia Erkidegoen harira Andaluziako eguna ospatzen dugu.

Zein da zure ustez egin den ekintza garrantzitsuena urte hauetan?

Dantza. Dantzek asko erakartzen dute jendea nahiz eta urte batzuetan talderik izan ez dugun. Batzuetan gazteak nekatzen dira eta gurasoen aurka protestatzeko uzten diote dantzatzeari. Baina orain, umeak zirenak emakumeak dira dagoeneko eta dantzatzen hasi dira berriro.

Sevillanak dantzatzen dituzte, baina baita buleriak, fandangoak... Orain oso arrakastatsua da flamenkoa. Hiru talde daude, oker ez banabil. Irakaslea oso ona da eta guztiok oso pozik gaude.

Astean zehar zer topa dezake Andaluziar Etxera hurbiltzen dena?

Astean zehar abesbatzan parte hartzen dutenak hurbiltzen dira, adibidez. Urte ugari eman ditu abesbatzak. Batzuetan Laudioko Andaluziar Etxearen ordezkariak beraiek izan dira. Etxe ezberdinak biltzen ginenean eta dantza talderik ez zegoenean haiek izan dira oinarria.

Goizean zehar eskulanak ere egin ditugu, areto dantzak ere badaude, antzerkia, olerkia... eta egia da hainbat lekutan bezala, jendeak kartetan asko jolasten duela.

Eta gainerako etxeekin (Galiziako, Gaztelakoa, Extremadurakoa...) zein da zuen harremana?

Bakoitzak bere esparrua du baina ekintzak antolatzen direnean haien etxera joaten gara, azken finean guri ere gustatzen zaigu beraiek Andaluziar Etxera etortzea jardunaldiak antolatzen ditugunean.

Herrietako Kultur Jaialdiak ere elkarrekin antolatzen ditugu.

Andaluziarrentzat zer eskaintzen du Andaluziar Etxeak?

Erreferente bat izan daiteke. Senideak hemen ditugu, beraz geratzen zaigun gauza bakarra da erro kulturala eta hori mantentzen saiatzen gara. Hemen topatu daiteke Andaluziaren zatitxo bat.

Rocioko birjina hartu genuen andaluziar guztiontzat ikurra delako, nahiz eta bakoitza bere herrian beste birjina izan.



LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide