"Urteetan borrokatu diren laguntzak eta baliabideak dira hockeyari indarra ematen diotenak"

Erredakzioa 2014ko eka. 5a, 13:10

JOSU GARAIO (Laudio, 1992) hockey jokalaria da Ganbegin eta horretaz gain Hockey Egunaren antolatzaileetariko bat da. Larunbatean ospatuko den kirol jaiak 300 pertsona inguru bildu ohi ditu urtero eta aurten ere arrakastatsua izatea espero dute.

Zein da Hockey egunaren asmoa?

Hockey eguna denboraldia amaitutzat emateko modu polita da, bertan adin ezberdinetako jokalariak batu eta ondo pasatzeko.

JOSU GARAIO (Laudio, 1992) hockey jokalaria da Ganbegin eta horretaz gain Hockey Egunaren antolatzaileetariko bat da. Larunbatean ospatuko den kirol jaiak 300 pertsona inguru bildu ohi ditu urtero eta aurten ere arrakastatsua izatea espero dute.

Zein da Hockey egunaren asmoa?

Hockey eguna denboraldia amaitutzat emateko modu polita da, bertan adin ezberdinetako jokalariak batu eta ondo pasatzeko.

Gardean giro ederra sortzen da, hockey partiduak, txikientzako tailerrak, bazkaria... Gainera jokalari nagusi eta txikien arteko harremana errotzeko modu ona da, txikiek hockeyak duen ibilbidea ikus dezaten.

 

Zer ekintza mota antolatu dituzue eta nortzuk antolatzen dituzue?

Adin guztietako jokalariek disfruta dezaten ekintzak antolatzen ditugu egun honetan. Txikienek hockey partiduak jolastu, mota ezberdinetako tailerrak egin eta egunean zehar antolaturiko jolasetan parte hartzeko aukera dute.

Nagusientzako berriz, jokalari ohien partiduak antolatzen dira, argazki erakusketa eta denboraldian zehar gertatutakoa komentatzeko aukera izaten da eguerdiko bazkarian.

 

Zerk egiten du Hockey egunaren giroa berezia?

Esan dudan moduan, adin ezberdinetako jokalarien arteko harreman horrek egiten du giroa berezi. Jende asko biltzen gara hockeyaren inguruan egun honetan, jai giroa sortzen da Gardean eta jendeak oso pozik amaitzen du eguna.

 

Zergatik uste duzu dagoela errotuta hockeya Laudion?

Hockeyak urte asko daramatza Laudion bueltaka, asko dira kirol honetan parte hartu duten lagunak. Nire ustez, hauek dira Hockeyaren arrakastaren errudunak Laudion. Urteetan borrokatu diren laguntzak eta baliabideak dira gaur egun hockeyari indar hori ematen diotenak.

 

Zer da beharrezkoa hockey taldean parte hartzeko?

Hockey Talde batean parte hartzeko ez da inolako gaitasun berezirik behar, kirolaz gozatzeko gogoekin nahikoa da.

Adin guztietako taldeak ditugu Laudion bertan eta oso erraza da hockeyaren munduan sartzea ikastetxe edo talde nagusiaren bitartez. Hemendik apuntatzeko animoak luzatzen diot hockeya ezagutu nahi duen orori.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide