Lamuza Parkea berreskuratzeko asmoa duen plataformak auzolana egingo du larunbatean, ekainak 7. Hitzordua 10:00etan abiatuko dute 13:00etan bukatzeko. Gero “picnic” bat egin nahi dute.
Auzolanak helburu ezberdinak planteatuko ditu: Kasinoaren ingurunetan sastrakak kendu, “Pompeya” margotu, iturriak garbitu eta landare eta zuhaitzen plakak berritu eta beste leku batzuk apaindu.
Plataformak Laudioko Udalaren laguntza izango du. Hori dela eta, materialak eta tresnak utzi ez ezik, asegurua kontratatuko du boluntarioentzat. SOS Laudioko Lamuza parkeak laudiarren kolaborazioa eskatu du eta aldi berean asegurua erabili dezaten eskaera zabaldu du. NAN zenbakia eta izena eman behar da horretarako; lamuza@sosparkea.com helbide elektronikora bidali behar dute informazioa hain zuzen ere.