"Ez dugu dirurik irabazi azken urteetan baina jendea animatu behar da herrian giroa egon dadin"

Erredakzioa 2014ko eka. 4a, 13:55

HECTOR BORGE (Laudio, 1982) tabernaria da eta Junifest jaiaren antolakuntzan dabil. Garagardoa protagonistatzat hartzen duen ospakizunaren inguruan mintzatu da, bere filosofiaz eta egiatarauari buruz bereziki.

 

Nola aurkeztuko zenuke Junifest-a?

Junifest-a, azken finean, garagardoaren jaia da. Duela urte asko hasi zen ospatzen Laudion eta azkenengo bi urteetan eta aurten herriko tabernek antolatzeko ardura hartu dute.

HECTOR BORGE (Laudio, 1982) tabernaria da eta Junifest jaiaren antolakuntzan dabil. Garagardoa protagonistatzat hartzen duen ospakizunaren inguruan mintzatu da, bere filosofiaz eta egiatarauari buruz bereziki.

 

Nola aurkeztuko zenuke Junifest-a?

Junifest-a, azken finean, garagardoaren jaia da. Duela urte asko hasi zen ospatzen Laudion eta azkenengo bi urteetan eta aurten herriko tabernek antolatzeko ardura hartu dute.

Aurreko antolatzaileek uzteko asmoa azaldu zutenean Laudioko tabernek pentsatu genuen jai polita dela eta ez zela galdu behar, beraz guztion artean antolatzea erabaki genuen. Horretarako bilerak deitu genituen eta momentuz mantendu dugu jaia.

Jaiak garagardo ezberdin eta arraroak dastatzeko aukera ematen du. Askotan ez dugu parada horrelako garagardoak prezio merkean edateko. Horregatik bi asteburutan banatu dugu jaia.

 

Egongo diren garagardoen artean baten bat azpimarratuko zenuke?

Denetarik dago. Garagardo alemaniarra, Belgikakoa, euskal garagardo... saiatzen gara mota askotako eta gustu ororentzako garagardoak ekartzen.

 

Zein da egitaraua?

Esan bezala, aurten bi asteburu hartu ditugu. Orain arte asteburu bakarra zen. Konturatu gara jendeak ez duela astirik garagardo guztiak dastatzeko eta horregatik luzatu dugu.

Ekainaren 6an hasiko da Junifest-a. Irekiko dugu gunea eta Kun Kun Batukadak girotuko du. Gauetan Djak egongo dira beti, DJ Kelmen eta DJ Christian, hain zuzen. Gauza bera gertatuko da karparekin, ostiral eta larunbat arratsaldean irekiko dugu bi asteburutan.

Ekainaren 7ko egitaraua garagardoak dastatzen hasiko dugu. Munduko garagardoak izango dira protagonistak eta ez dugu ekitaldi gehiagorik egingo egunean zehar.

Hori bai, garagardoak dastatzeko menu alemaniarra eskainiko da. Bost garagardo dastatuko dira eta menuaren aldetik ukondoak eta saltxitxak bazkalduko ditugu. Gauerdian Gasteizko Zador taldeak joko du eta gero DJ-ak arituko dira.

Igandean Laudioko Street Bikers taldeak motorren erakusketa egingo du eta hurrengo asteburuan antzeko eskaintza egingo dugu: ostiralean DJ-ak, larunbatean bazkaria eta Placton bertsioen taldea egongo da eta ekainaren 15ean jaiaren amaiera izango da.

 Nahiz eta ostalariek antolatzen duen, Junifest-a ez errentagarria ekonomikoki, ezta?

(Barreak) Ez, azkenengo urteetan ez dugu ezer irabazi baina guztion artean egiten dugu eta uste dut animatu behar dugula herria. Jendea atera dadin eta jaian parte hartu dezan.

Krisia dela eta etxean geratzen bagara herria girorik gabe geratuko da. Saiatzen gara jendea etxetik ateratzen.

Guk ahalegina egingo dugu jaia mantentzeko. Diru asko galtzen ez bada mantendu daiteke eta jendea mugiarazteko jaia da.

Dena den ikusiko dugu aurten nola doan bi asteburuekin.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide