Landa bideak hobetu eta egokitzeko proiektua onartu zuten pasa den astean, tokiko gobernuaren batzordean. Hirugarren urtea da lanei ekiten zaiola. Izan ere, agintaldiaren hasieran ezarri zuten helburu gisa.
Guztira 365.536 euro bideratzea planteatzen da aurten. Proiektuaren arabera, ordea, kostua jaitsi daitekeen arren, Udaletik diru hori erabiltzeko erabakia hartu da, bestelako hobekuntzetara bideratuko zelarik.
Partidaren zati handiena, 80.000 euro, Lusurbirlandako bidea konpontzeko erabiliko da. Asfaltoa aldatu eta ikusgaitasuna hobetuko dira, hala nola seinale berriak jarri ere. Horretaz gain, Katuxa Ibarran bidearen azkeneko zatia asfaltatuko da. Azkeneko gunea Gardeagotxi izango da, pasa den urtean konpondutako gunetik aurrera jarraituko dutelarik. Horietaz gain hobekuntza puntualak aurreikusten dira, gune desberdinetan.