Amets Meazak, Laudioko Bilduko alkate-ordeak, euskararen harira euskara eta kultur batzordeak emango dituen diru-laguntzak aurkeztu ditu. Pasaden urtean, hiru beka desberdin egon ziren: euskarako kurtsoak euskaltegi homologatuetan, udako euskara kurtso intentsiboak euskaltegi homologatuetan eta pertsona nagusientzako laguntzak. Azken hau pasaden urtean atera ez zenez, aurten ez dago egiteko aukerarik.
Hori dela eta, beste bi kurtsoetarako ematen diren diru kantitateak pixka bat aldatu dira. Aurrekontu totala, 45.000€koa izango da, pasaden urtean bezala. Ikasturte osoko euskara-kurtsoak, pasaden urtean (37.300€) baino 1.200€ gehiago izango ditu, hau da, 38.500€, eta udako kurtsoak, pasaden urteko diru kantitate bera izango du, 6.000€. 500€ko erreserba bat gordetzen da bekak eman ostean agertzen diren erreklamazioetarako.
Beka hauek lortzeko, hurrengo baldintzak bete behar dira. Laudion erroldatuta egon, esandako kurtsoetara joan izana, eta hauetako klaseetarko %80ra joan izatea. Pasaden urtean, baldintza guztiak betetzen zituzten pertsonentzat, %50eko diru-laguntza ematen zen, eta langabezi egoeran zeuden eta baldintzak betetzen zituzten pertsonentzat, %80koa. Aurten, langabezi egoeran dauden pertsonentzako laguntza aldatu da, eta %100ko laguntza emango zaie.
Laburbilduz; pasaden urtean baino beka bat gutxiago dago, pasaden urtean atera ez zelako, eta horregatik aurten dauden bekentzako zegoen dirua handitu egin da.