Gastronomia eta musika nagusi Andaluzia Etxearen Aste Kulturalean

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko eka. 1a, 01:37

Laudioko Andaluzia Etxeak Aste Kulturala ospatuko du ekainaren 6tik 8ra, jardunaldi hauen hamaikagarren edizioa da aurtengoa.  

Ekitaldi gehienak Andaluzia Etxearen atarian eta Untzueta plazan ospatuko dira. 

Gastronomiak leku garrantzitsua izango du Aste Kulturalean. Izan ere, larunbat goizean gazpatxo, untxi eta tortila lehiaketa egingo da, adin guztiei zuzendutakoa. Jarraian, urdaiazpiko eta ardo zuria finoa dastatzeko aukera izango da.

Laudioko Andaluzia Etxeak bere Aste Kulturala ospatuko du ekainaren 6tik 8ra, jardunaldi hauen hamaikagarren edizioa da aurtengoa.  

Ekitaldi gehienak Andaluzia Etxearen atarian eta Untzueta plazan ospatuko dira. 

Gastronomiak leku garrantzitsua izango du Aste Kulturalean. Izan ere, larunbat goizean gazpatxo, untxi eta tortila lehiaketa egingo da, adin guztiei zuzendutakoa eta jarraian, urdaiazpiko eta ardo zuria finoa dastatzeko aukera izango da.

Dantza eta musika ere funtzezko osagaiak izango dira. Larunbat arratsaldean flamenkoa izango da jaun eta jabe. Andaluzia Etxeko Algarabia dantza taldeak eta Algazara abesbatzak bere emanadiak eskainiko dituzte. Gitarra kontzertua eta talde erroziero baten emankizuna ere gozatzeko aukera egongo da.  

Urtean zehar Andaluzia Etxeak dantza eta musika ikastaroak eskaintzen ditu. Elkartetik interesa duen edonori larunbatean hurbiltzeko deia luzatzen diote, zer eskaintzen den ikusi eta ikastaroei buruzko informazioa jasotzeko. 

Igandean meza errozieroa ospatuko da Untzueta Plazan. Meza berezia da, kalean egiten delako, abestuz, eta jarraian idi eta andaluziar zaldiek eramandako gurdiaz prozesioa egiten delako. 

Andaluzia Etxearen Aste Kulturalaren egitarau osoa:

2014ko ekainak 6, ostirala

19:00etan Eskulan erakusketaren irekiera
19:30etan Haurrentzako joko eta lehiaketak eta haurrentzako “SHOW MAGIA” emanaldia

2014ko ekainak 7, larunbata

11:00etan Igel jokoaren lehiaketa.
Adin guztientzako lehiaketa gastronomikoa: Gazpatxo, untxia, tortilla, plater librea eta azken burukoak.
13,00ean Elkartearen atarian, urdaiazpikoa moztu eta ardo zuri finoa dastatzeko aukera izango da.
14:30etan Epaimahaikideen erabakiaren ostean, lehiaketa gastronomikoko platerak dastatuko dira anaitasun bazkari batean.

18:30etan Rosi irakasleak eta bere ikasleek areto dantzen erakustaldia eskainiko dute.
18:45tan Lehiaketa gastronomikoaren sari banaketa.
19:00etan “Algarabia” dantza taldearen emanaldia
19:30etan “Algazara” abesbatzaren emanaldia.
20:00etan Kaskaineta taldearen emanaldia: “Aires del Sur”
20:10etan “Algarabía” dantza taldearen emanaldia.
20:40tan Espainiar gitarra emanaldia.
21:00etan Talde errozieroaren emanaldia.

2014ko ekainak 8 igandea

12:00etan Meza errozieroa Untzueta plazan, “Algazara” abesbatzak abestuta eta jarraian Rocio Amaren prozesioa idi eta andaluziar zaldiek bultzatutako orgatxoan doala.
13:30etan Presidente andereak eta agintariek hitza hartuko dute.
14:00etan “Algarabía” dantza taldearen emanaldia.
14:10etan Luntxa bazkide eta gonbidatuentzako.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide