Laudioko Udalak adierazi du apezpikuak Laudioko Elizan dagoen zikoinen habia kentzeko asmoa duela. Udalak eraikinaren fatxada garbitzeko baimena soilik eman dio apezpikuari.
Aste honetan hasi dira garbiketa lanak eta Udalak galdetu egin dio apezpikuari zikoinen habiaren inguruan. Horrek azaldu zuen habia kentzeko ideia dutela eta tokiko erakundeak gogoratu die zikoina espezie katalogatua dela eta ez dutela horretarako baimenik. Baimen berezia beharko luke habia kentzeko.
Arabako Foru Aldundiak ematen ditu baimen horiek, bioaniztasun sailak hain zuzen ere.
Koldo Zabala zinegotziak esan du apezpikuak harremanetan dagoela Arabako Foru Aldundiarekin baimena lortzeko. Une hauetan zikoinak daude Laudion eta udal teknikarien aburuz, habia kentzeko hoberena izango litzateke zikoinak joan arte itxarotea. Modu horretan ziurtatuko litzateke berriro itzuliko direla herrira habia egitera.
Dagoeneko herritarren batek elizara jo du protestatzera.