Omniak Udalaren Lanpostu Zerrenda kritikatu du, euskararen eskakizunean legea hautsi delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mai. 30a, 08:17

Astelehenean ez-ohiko osoko bilkuran Laudioko Udalaren Lanpostu Zerrenda eztabaidatuko da. Omniak, onartzeko prestutasuna duela esan arren, kritika desberdinak egin ditu.

Astelehenean ez-ohiko osoko bilkuran Laudioko Udalaren Lanpostu Zerrenda eztabaidatuko da. Omniak, onartzeko prestutasuna duela esan arren, kritika desberdinak egin ditu. Plataformak dioenez gaurko egunean astelehenerako beharrezkoa duten dokumentua faltan dute, euskara arloko nagusiaren txostena, hain zuzen ere. Bertan, Euskara Plan berria onartu eta gero beharrezkoa den lanpostuen balorazioaren ondorioz sortutako lanpostu berrien inguruan hitz egiten da. Horri lotuta, Udal Gobernu Taldeak lanpostu guztietarako proposatutako beharrezkotasunaz mintzo den informea ere ez dutela jaso adierazi dute.

Omniaren arabera gobernu taldetik jaso duten balorazioan legea hausten da. Izan ere, bertan sei lanpostuetan salbu, beste guztietarako euskara eskatzen dute. Plataformaren arabera, ordea, legeak soilik lanpostuen %39an derrigortzen du, guztira 85 direlarik. Gainera, udaletik beharrezkotasunaren data legeak baimendutakoa baino urte eta lau hilabete gehiago luzatu nahi dela salatu dute.

Bestalde, lanpostuen balorazio berriari lotuta, kostua 218.000 eurotan handituko dela kritikatu dute Omniatik. Izan ere, bertan soldaten igoera planteatzen da. Horren harira, ekonomi finantzariorako bideragarritasun  plana eskatu dute, balorazioak atzera eraginezko ondorioak dituelako, 2013ko aurrekontuei eraginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide