Philomena: asteburuko zinema eskaintza eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2014ko mai. 30a, 11:20

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Aste honetan eskualdean izango dugun eskaintza emanaldi bakar batera mugatuta dago, ohiko herribatean: Laudion.

Philomena

Laudion, larunbatean, maiatzak 31, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, eta azken orduko aldaketa bat medio, aurten estreinatutako pelikula zoragarrienetako bat, goxoa eta gogorra aldi berean: Philomena.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera eta gure herrietara. Aste honetan eskualdean izango dugun eskaintza emanaldi bakar batera mugatuta dago, ohiko herribatean: Laudion.

Philomena

Laudion, larunbatean, maiatzak 31, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, eta azken orduko aldaketa bat medio, aurten estreinatutako pelikula zoragarrienetako bat, goxoa eta gogorra aldi berean: Philomena. Aurtengo Urrezko Globoetan eta Oscar sarietan hainbat izendapen jaso dituen ekoizpen honek, gertaera errealetan oinarritutako istorio hunkigarri bat da; Philomena Lee andrearena. Oso gazte, haurdun gelditu ostean, bere semeaz bananduko dute; berrogeita hamar urte geroago, bere bila hasiko delarik Martin Sixsmith kazetariaren laguntzaz. Oskar sarirako izendapena lortu zuen, Judi Dench handiaren lana bikaina izanik ere, ezin ukatu Steve Coogan-ek egindakoaren meritua; filmaren zuendaria Stephen Frears delarik. Istorio interesgarri bezain hunkigarria ekoizpen honek gurera ekarriko diguna.

Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!

 

Fitxa teknikoak

 

Philomena

Zuzendaria: Stephen Frears

Gidoilaria: Steve Coogan, Jeff Pope eta Martin Sixsmith (Eleberria)

Aktoreak: Judi Dench, Steve Coogan, Sophie Kennedy Clark …

Erresuma Batua, 2013. 98 minutu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide