ArteOn fundazioaren Eskolanian 2014-2015 kurtsorako izena emateko epea ireki dute. 6-13 urte bitarteko umeei zuzendua dago Eskolania, baina adinarekin malgutasunez jokatu ohi dutela adierazi dute ArteOn fundazioko kideek, eta aurreratu dute saioak asteazkenero izango direla, 16:00etatik 17:30era. Kantua izango da bertan parte hartzen duten haurrek gehien landuko dutena, baina antzerkia, dantza zein jendaurrean hitz egiten ikasteko tailerretan ere parte hartu ahal izango dute. Iaz jarri zuen fundazioak martxan Eskolania, eta bertan parte hartu zuen jendearentzako "oso dibertigarria" izan zela ziurtatu zuten.
Izena emateko 689.885.073 telefonora deitu edo fundacionarteon@gmail.com helbidera posta elektroniko bat bidali behar da. Dena den, izena emateko epe finkorik ez dagoela jakinarazi dute .