Laudioko Udaleko Euskara Arloak “Udako gazTENTAZIOAK” antolatu ditu aurten bigarren aldiz, ikastaro hauek DBHko ikasleei zuzenduta daude eta euskara, aisia eta formazioa uztartzen dituen egitasmoa daukate. Ikastaro bakoitza 10 euroko matrikula kostua izango du eta ikastaroak 20 lagunekoak izango dira, izan ere lekuak mugatuak daude.
Aste bakoitzean ikastaro bat izango da aukeran eta horietan parte hartzeko Udaletxean eman beharko dute izena ekainaren 2tik aurrera, bestalde bakoitzak egun tope ezberdina dauka: lehenengo ikastaroa ekainaren 3a arte, bigarrena uztailaren 10a arte eta hirugarrena eta azkenengoa uztailaren 17ra arte.
Lehenengo ikastaroa, Mad Science-k emango du eta zientzia saioak izango dira, 10:30etatik 11:30etara iraungo du saio bakoitzak eta uztailaren 7tik 11ra izango da Zubiko Etxean. Bigarrena, Aiaraldea.com-en eskutik harlem shake bide ekoizpena Smartphon mugikorren bitartez izango da, 11:00etatik 13:00etara, uztailaren 11tik 18ra Kultur Etxean. Eta azkeneko ikastaroa, bi txandatan banatuko da. Hirugarren ikastaro honetan espeologia landuko da, Takomano espeologia taldearekin, ordutegia egunaren arabera ezberdina izango da kasu honetan; lehenengo txanda uztailaren 21ean eta 23an arituko da eta bigarrena uztailaren 22an eta 24an.