Aurten Laudiotik abiatu da Burdin Hesia lasterketa eta Bilbon, Miribilla auzoan, bukatu da. Lasterkari ugarik parte hartu zuten nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu. Goizeko 08:00ak baino lehen hasi ziren kirolariak Lamuza Parkean elkartzen, izena ematen eta beroketa ariketak egiten. 09:00etan hasi zen lasterketa eta Santa Luzia igo ostean lubakien sistema zeharkatu eta Bilbora jo zuten parte-hartzaileek.
Irabazlea Igor Garcia Zarrasa izan zen, 01:56:21 marka lortu zuen. Bigarrena Ibon San Miguel Olabarriaga eta hirugarrena Juan Antonio Gutierrez Gomez izan ziren eta bi ordu baino apur bat gehiago behar izan zuten ibilbidea betetzeko. Azkenengo lasterkariak lau ordu baino gehiago behar izan zituen helmugara heltzeko.
Argazkiak: Jon Catalan, Javi Saez