“Sistema elektrikoa aldatu nahi dugu, justuagoa eta berriztagarriagoa izan dadin”

Aitor Aspuru Saez 2014ko mai. 28a, 10:32

ALVARO MOYA (Laudio, 1962) “Som energia” kooperatibako kidea da. Ekimena maiatzaren 29an aurkeztuko dute energia berriztagarriaren aldeko kooperatiba Laudion.

 

Zer da energia kooperatiba bat?

Energia kooperatiba bat da, etxeetako argiak kontratatzekoa. Horretaz gain, elektrizitatea eta energia berriztagarriak sortzen ditugu. Gure azkeneko helburua gaurko sistema elektrikoa aldatzea da, edo ahalegintzea behintzat.

 

Nolakoa da zuek proposatzen duzuen funtzionamendua?

 

ALVARO MOYA “Som energia” kooperatibako kidea da. Ekimena maiatzaren 29an aurkeztuko dute energia berriztagarriaren aldeko kooperatiba Laudion.

 

Zer da energia kooperatiba bat?

Energia kooperatiba bat da, etxeetako argiak kontratatzekoa. Horretaz gain, elektrizitatea eta energia berriztagarriak sortzen ditugu. Gure azkeneko helburua gaurko sistema elektrikoa aldatzea da, edo ahalegintzea behintzat.

 

Nolakoa da zuek proposatzen duzuen funtzionamendua?

Kooperatibak modu erraz batean funtzionatzen du, bazkideak gara. Horretarako 100 euroko ordainketa bakarra egin behar da. Behin bazkide izanda argia kontrata liteke. Bazkide bakoitzak 5 argi kontratu eskura litzake: gurasoena, lagunena... Gure etxeetara iristen den argiak jatorri ezberdinak ditu: gasa, ikatza, energia nuklearra... Gure kooperatibako energia iturria berriztagarria da, hori da ziurtatzen duguna, nahiz eta konprobatzen zaila izan. Elektrizitatea gordetzea ezinezkoa da, sortu bezain pronto erabili behar da. Hori ziurtatzeko kalkuluak egiten dira, Espainiar estatuan 14.400 bazkide gara.

 

Zeintzuk dira energia berriztagarria erabiltzeko arrazoiak?

Prezioak beste enpresen antzekoak dira, prezioak gobernuak jartzen baititu. Enpresa elektriko erraldoiek prezio horretatik gauza arraro batzuk eskaintzen dituzte, mantentze lanak... barne sartuz. Gure kontsumoarekin gaurko sistema elektrikoa aldatu nahi dugu, justuagoa eta berriztagarriagoa izan dadin. Asko ginen ideia hori genuen pertsonak, baina ez genekien nola jorratu: manifestazio bat edo energia nuklearraren kontrako ahaleginak egitea ondo dago baina hau mugimendu zehatz bat da, argia bizi ahal izateko beharrezkoa denez argi kontsumoa era berriztagarri eta logiko batean egitea planteatzen dugu.

 

Zerbitzu aldaketa egiteko unean bada zailtasunik?

Ez, ez dago arazorik. Aldaketa eskaera webgunearen bidez egin daiteke. Bi enpresa nagusi daude, Iberdrola eta Endesa. Guk energia komertzializatzen dugu. Horretarako interneten fitxa bete behar da, azken fakturaren fotokopia bidali eta hortik aurrera aldaketa beraiek tramitatzen dute. Era honetan etxe bakoitzaren elektrizitate behar eta ezaugarriak jasotzen ditugu. Aldatzea erraza da, nahi izatea nahikoa da horretarako.

 

Proiektua hemen garatu arren jatorria beste lurralde batekoa da, ezta?

Bai, Gironan sartua da. Nahiko istorio bitxia da: duela lau urte Holandako unibertsitate irakasle batek ekarri zuen, irakasleei energia kooperatiba garatzea posible ote zen galdetu zien. Irakasleek ezinezkoa zela esan zien, ez zegoelako kooperatibarik. Europan garatua zegoenez kooperatiba sortzea erabaki zuten. Lehen helburua 350 bazkide lortzea izan zen, gero Katalunian hedatu zen. Hortik iritsi da Euskal Herrira.

 

Energia berriztagarriari helduz, zein da Euskal Herriko egoera?

Euskal Herrian ia-ia 600 bazkide gara. Batez ere Nafarroan daude gehienak, 400 inguru. Euskal Herriko bazkide batzuk proiektua areagotzeko berriak zabaltzea erabaki dugu. Horretarako Laudion egingo dugu aurkezpena ostegun honetan 19:00etan, erabilera anitzeko gelan. Aurkezpeneko lehen helburua elektrizitatearen ideia azaltzea izango da. Kooperatibaren funtsezko helburua ez da prezioa, energia berriztagarrien alde zerbait egitea baizik, gure seme-alabengatik bada ere. Aurkezpen askotan jendearen kezkak berdinak izaten dira. Energia eta elektrizitate arloan gauza ezberdinak egiteko hau da zure kooperatiba.

 

Zure esperientzia pertsonala zein da?

Duela bi urte Garoña zentral nuklearraren itxiera eta egoerak bultzarazi ninduen pausoa ematera.

 

Kooperatibaren egituraketari dagokionez, nola funtzionatzen duzue?

Som energiako bulegoak Gironan daude, antolatzeko modua oso erraza da. Argiari buruzko arazo guztiak haiekin konpontzen dira. Horretaz gain, Espainiako bazkide guztiak plataforma batean biltzen gara, gure ahaleginak eta laguntza eskatzeko kooperatibari. Adibidez, hizkuntza dela-eta, bazkideak ari gara itzulpenak... antolatzen. Gure antolaketa sistema nahiko asanblearioa da, gure aisialdia ematen diogu proiektuari bultzada emateko.

 

Aiaraldean egingo duzue bestelako ekimenik?

Laudioko aurkezpena eta gero Amurrion egingo dugu. Bilbon talde lokala antolatu dugu. Urte honetan Aiaralde osoan era honetako aurkezpenak egitea gustatuko litzaiguke. Eta, posiblea balitz, eskualdeko talde lokala sortzea.    

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide