Genero indarkeriaren hitzarmena sinatu da berriz Laudion eta 2014ko abenduaren 31ra arte iraungo du. Hitzarmen honek dakarren ekintza guztiak Gizartearen Ongizatearen Foru Institutuak finantzatzen ditu, eta lau zerbitzu eskaintzen ditu.
Lehenik eta behin, genero indarkeria egoeren aurrean arreta psikologikoa ematea. 3-4 hilabete artean irauten duen ekintza da. Zerbitzu honen funtzioa genero indarkeri egoera bat sufritu duten emakumeak era psikologikoan laguntzea da. Bakarkako 16 sesio egiten dira, ordu batekoak eta astean behinekoak, eta 2013an, 58 pertsona erabili zuten zerbitzu hau.
Bigarrenik, emakumezkoentzako orientabide juridikoa dago. Dohaineko zerbitzua da, eta genero indarkeriagatik prozesu judizialak dituzten emakumeak laguntzean datza. Emakumeak zer eta nola egin behar duten jakiteko balio du, eta jarraipena egiten zaie haien prozesu judizialetan zehar. 2013 urtean, 27 emakume erabili zuten zerbitzua da.
Hirugarrenik, harrera-pisuetan denborazko ostatua ematea. Bertan, haien etxetik irten egin behar izan duten emakumeak eta haien seme-alabak leku ziur batean denbora batez geratzeko aukera ematen du. 2013an pertsona bat erabili zuen zerbitzua.
Laugarrenik eta azkenik, giza konpainia dago. Zerbitzu honetan, genero indarkeria sufritu duten pertsonei laguntza soziala ematen zaie. Ez soilik emakumeei, baizik eta haien kargu dauden haurrei ere. 2013an bi kasu egon ziren zerbitzu honen barruan.
Hau guztian, udaletxeak espazio fisiko bat uzten du ekintzak aurrera atera ahal izateko, eta harrera-pisuak uzten ditu ere.