Udaletxe ondoan kultura gunea egiteko proiektuak aurrera jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mai. 25a, 18:08

Hilabeteak pasa dira Laudioko udal gobernuak talde kultural eta sozialei gune kultural baterako proposamena aurkeztu ziela. Bertan, udaletxe ondoko orube hutsean, Aldai plazara ematen duena, zinea edota teatroa egiteko aukera azaltzen zen.

Proposamena Obra eta Hirigintza Sailaren Batzorde Informatibora eraman zuten pasa den asteko astelehenean. Bertan, ikerketa xehatua egingo dela azaltzen da. Horren ardura Cultiva eta Map enpresak izango dute, biak Udalarekin kolaborazioan. Hauek egindako proiektuak udalerrian gune kultural berriak lortzea du helburu.

Ikerketa xehatuak lau helburu izango ditu. Lehena, egun indarrean dagoen Hiri Antolamendurako Plana kontutan hartzea eta ibai inguruen eragina kontutan hartzea; bigarrena, orubearen eraikigarritasun aukera maximoak zehaztea; hirugarrena, proiektu kultural bat sortzeko orubearen lur azpiko bolumenean espazio eszeniko baten ekarpena definitzea; eta laugarrena, udal estrategia eta araudia errespetatzen duten lur gaineko erabilerak analizatzea, hau da, zer egin daitekeen eta nola egin behar den zehaztea.

Ikerketa egiteko lau hilabete izango dituzte. Hilabete bakoitzean helburu bat bermatuko da. Besteak beste, espazio kulturalaren edukiera analizatuko dute. Aurre estudioaren arabera 309 eserleku inguru egongo dira, gutxi gora behera. Gainera, ikerketa teknikoa egingo da, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko, hala nola beharren programa ere, horretarako kultura planean egindako ekarpenak kontutan hartuz. Lur gaineko erabileren artean liburutegia edota zaharrentzako lokal sozialaren aukerak aztertzen ari dira.

Proiektuaren kontratazioa talde politiko, kultural eta sozialen, nahiz herritarren parte hartzearekin erabakiko da. Estudioa 2014an amaieran bukatuta egotea aurreikusten dute, eta lan horren kontratazioak 21.659 euro balioko ditu. Udalaren arabera, dirua 2013ko aurrekontuetan erreserbatutako partidatik aterako dute, eta, beraz, ez du gastu gehigarririk eragingo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide