Herriko artista gazteei zuzendutako graffiti lehiaketa abiatu du Udalak

Laudioko Udalaren gazteria arloak herriko 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako graffiti edo horma-irudi lehiaketa jarri du abian. Iazko udan antolatutako “Mila kolore” tailerraren bidez hiri-artea sustatzeko abiatutako ekimenari helduz, herriko 4 hormatan muralak egiteko aukera izango dute irabazleek.

Laudioko Udalaren gazteria arloak herriko 16 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendutako graffiti edo horma-irudi lehiaketa jarri du abian. Iazko udan antolatutako “Mila kolore” tailerraren bidez hiri-artea sustatzeko abiatutako ekimenari helduz, herriko 4 hormatan muralak egiteko aukera izango dute irabazleek.

Aurkeztutako lanek Laudiorekin zerikusia izan beharko dute, herriko jaietako elementu adierazgarriekin edo pertsonaiekin esaterako. Ez dira onartuko ordea alderdikoiak, lotsagabeak, lizunak, xenofoboak, sexistak edo pertsonen duintasunaren edota giza eskubideen aurkakoak jo daitezkeenak.

Margotuko diren hormen kokapena udal web-gunean iragarriko dira datozen egunetan. Hormatarako zirriborroak A3 tamainan aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, erabiliko diren materialen zerrenda lagunduta. Horma bakoitzeko gehienez zirriborro bi aurkeztu ahal izango dira.

Proiektuak aurkezteko epea ekainaren 2tik 30a bitartean egongo da zabalik eta epaimahaiak uztailaren 8an emango ditu ezagutzera proiektu irabazleak. Lehiaketa arautuko duten oinarriak eta gainerako dokumentazioa udalaren web-gunean eskura daiteke.

Horma-irudiak uztailaren 11tik 20ra bitartean burutuko dira eta udalak beharrezko material guztia jarriko du irabazleen eskura. Gazteria zerbitzuko telefonoan, 944034850, eta educacion@laudiokoudala.net posta elektronikoan lehiaketaren inguruko argibide eskaerak erantzungo dituzte.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide