Enpresa haztegiaren eta Barbarako bihurguneko obrak uda bukaerarako amaituko dituzte

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mai. 22a, 10:10

Uda bukaerarako bukatuak egongo dira Enpresen Hazitegiaren eraikuntza eta Landaluze auzoko Barbarako bihurguneko obrak. Hala aurreikusi du udalak.Enpresen Hazitegia Gardea auzora bidean dagoen Arza eraikinean egingo dute. Udal-eraikina da eta bi areto huts daude bertan. Areto horietan paretak eginez bulegoak eraikitzea da asmoa. 9-10 enpresa edo ekintzailek euren jarduera bertan egin dezaten egokitu nahi dituzte horrela, Funtzio Publikoko zinegotzia den Iñigo Martinez Cerrillok adierazitakoaren arabera.

Uda bukaerarako bukatuak egongo dira Enpresen Hazitegiaren eraikuntza eta Landaluze auzoko Barbarako bihurguneko obrak. Hala aurreikusi du udalak.Enpresen Hazitegia Gardea auzora bidean dagoen Arza eraikinean egingo dute. Udal-eraikina da eta bi areto huts daude bertan. Areto horietan paretak eginez bulegoak eraikitzea da asmoa. 9-10 enpresa edo ekintzailek euren jarduera bertan egin dezaten egokitu nahi dituzte horrela, Funtzio Publikoko zinegotzia den Iñigo Martinez Cerrillok adierazitakoaren arabera. Horretaz gain, hazitegiak espazio komun batzuk izango dituela gaineratu du Cerrllok, bilerak eta antzekoak egiteko.

Koldo Zabala Obra zinegotziak, bere aldetik, azaldu du hiru enpresa aurkeztu zirela Arza eraikinean egin beharreko obrak egiteko, eta azkenean Construcciones Artelu y Argin-i egokitu zaiola lana. Obraren hasierako aurrekontua 75.612 eurokoa zen arren, azkenean 57.000 euroko prezioan egingo dela azaldu du zinegotziak, eta gaineratu du enpresari obra egiteko hilabete eta erdiko epea eman zaiola. Halere, obrak ez dira berehalakoan hasiko. Arza eraikinean egiten diren formazio kurtsoak bukatu arte itxarongo dute, ikastaroen jarduna ez oztopatzeko. Dena den, uda amaierarako bukatua egotea espero dute zinegotziek.

Hazitegian parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta arautegia zehazteke daudela jakinarazi du Cerrillok, baina arau horiek beste enpresa hazitegi batzuetan daudenen tankerakoak izango direla aurreratu du. Hazitegiak errotazio sistema baten bidez funtzionatuko du: enpresa eta ekintzaileak bi urtez, gehienez, egon ahalko dira bertan. Ondoren beste batzuei utzi beharko diete lekua. Barbarako bihurguneko obrak berehalakoan hasiko direla jakinarazi du Zabalak. Landaluzeko auzokideek urteak daramatzate bihurgunea oinezkoentzako seguruagoa izan dadila eskatzen, zinegotziaren arabera. Izan ere, bihurgunearen estutasuna medio, autoek ezin dute aurretiaz ikusi ea oinezkoren batekin topatuko diren kurba igarotzerakoan. Zabalak azaldu du lehen asmoa errepidea zabalagoa egitea zela, baina ez zegoela horretarako espazio nahikorik. Horregatik, errepidearen eta ibaiaren artean dauden lurrak eskuratu ditu udalak, bertan oinezkoentzako bide bat egiteko. Bide hori uda amaierarako bukatua egotea aurreikusi duten arren, zinegotziek adierazi dute eguraldiak obrak baldintzatu ahal dituela.

Santa Anako obrak
Aretako Santa Ana Nagusien Gizarte Etxean ere obrak egingo dituzte. Sanitarioentzako bi sarbide egingo dituzte, gizonezkoentzako bata eta emakumezkoentzako bestea. Obrak 22.600 kostua izango du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide