Adin gabekoen harrerarako programa martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2014ko mai. 20a, 12:05

Garapen eta elkartasunerako kooperazio sailak gidatuta, txirotutako guneetan bizi diren adin gabekoak etxean hartzeko programa abian da. Orain dela hamabi urte hasi ziren adin gabekoen bizi kalitatea hobetzeko asmoz sortutako programarekin. Horren bidez, errekuperaziorako oporrak deitutakoak eskaintzen zaizkie, fisikoki, psikikoki eta emozionalki laguntzen dituztenak.

Garapen eta elkartasunerako kooperazio sailak garatuta, txirotutako guneetan bizi diren adin gabekoak etxean hartzeko programa abian da. Orain dela hamabi urte hasi ziren adin gabekoen bizi kalitatea hobetzeko asmoz sortutako programarekin. Horren bidez, errekuperaziorako oporrak deitutakoak eskaintzen zaizkie, fisikoki, psikikoki eta emozionalki laguntzen diena.

Adin gabekoak Laudioko familiek hartzen dituzte. Udalak bidaiaren gastua ordaintzen du, hala nola aseguruari dagozkion gastu erlatiboak ere. Egonaldiaren gastuak, ordea, familia bakoitzari dagozkio.

Programak, urtero bezala, prozedura bat jarraitu behar du, asoziazioak edota Gobernuz Kanpoko Erakundeak zehazteko. Hartarako, behin oinarriak onartuta, publikatu eta talde bakoitzak bere proposamena aurkeztu behar du. Ondoren, puntuazio bidez, eman beharreko diru laguntzaren zenbatekoa erabakitzen da. Behin proiektua burututa, taldeek gastuak justifikatu behar dituzte. Pasa den urtean, guztira, zazpi izan ziren Laudioko etxeetan hartutako adin gabekoak, hiru asoziazio desberdinek bideratuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide