Omniak hileroko biltzar irekiak deituko ditu udal mozioak bozkatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko mai. 18a, 12:05

Omniak hileroko biltzar bihurtuko ditu orain arte asterokoak ziren bilerak.

Omniak hileroko biltzar bihurtuko ditu orain arte asterokoak ziren bilerak.

Helburua parte hartu nahi duten herritarren asistentzia bultzatzea da. Bilera horietan udal gaien inguruan informazioa banatu eta Omnia eta gainontzeko talde politikoen mozioak eztabaidatu eta bozkatuko dira. Omniak www.omnia.ikune.org  bere parte-hartze plataforman argitaratu ezin diren mozioen kontra bozkatuko du beti, gai baten inguruan informazio nahikoa ez dagoenean hura bozkatzea ez baitu bideragarri ikusten. 

Biltzar hauetako lehena gaur, astelehena, izango da, arratsaldeko 19:00etan, Oketa Kalean kokatuta dagoen Omniaren egoitzan. Bertan hileroko bilera horien funtzionamendua azaldu eta maiatzaren 26ko udalbatzan eztabaidatuko diren mozioak bozkatuko dira.

Bestalde Omniak Laudioko aurrekontua benetako aurrekontu parte-hartzailea ez dela salatu du. Taldearen ustez, herritarrek beren ekarpenak emateko zabaldu zen epea laburregia izan zen eta Udalak aurrekontuen edukia azaltzeko deitu duen biltzarra ere publizitate estrategia hutsa izan da.

Omniaren ustez aurrekontua udal batek duen tresna garrantzitsuena da eta beste herri batzuetan frogatu diren parte-hartzerako sistemak martxan jarri behar lituzke Laudioko Udalak. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide