"Sexua osasunerako oso ona da: ilerako, azalerako, umorerako... denerako"

BLANCA SANCHEZ MAUDES (1971, Laudio) Altzairu saltzailea da baina bi lan ditu. Hemen inguruan sexu jostailu eta produktu kosmetikoak saltzen dituen bakarra da. Lau urte daramatza horretan.

 

Bi lan dituzu, nola daramazu?

Batzuetan nekeza da, mugitu egin behar zarelako. Etxera ez zaizu inor etortzen, lanera bai etorri zaizkit. Batzuetan beldurra ematen dit hartzeak! Gainera ama izaki, lanik ez zait falta! Lau urte daramatzat honetan eta jendeak deitzen jarraitzen du! Arazo handiena jendea elkartzea da.

 

BLANCA SANCHEZ MAUDES (1971, Laudio) Altzairu saltzailea da baina bi lan ditu. Hemen inguruan sexu jostailu eta produktu kosmetikoak saltzen dituen bakarra da. Lau urte daramatza horretan.

 

Bi lan dituzu, nola daramazu?

Batzuetan nekeza da, mugitu egin behar zarelako. Etxera ez zaizu inor etortzen, lanera bai etorri zaizkit. Batzuetan beldurra ematen dit hartzeak! Gainera ama izaki, lanik ez zait falta! Lau urte daramatzat honetan eta jendeak deitzen jarraitzen du! Arazo handiena jendea elkartzea da.

 

Sexu jostailu eta produktu kosmetikoak saltzea duzu ogibide. Lan polita al da?

Oso. Barre asko egiten duzu, jendeari gauzak erakutsi eta niretzako laguntza ekonomikoa da. Egia da larunbat arratsaldetan lan egiteak izorratu egiten dizula, bilerak egiten dituzulako. Oso polita da jendeak sexuaren inguruko gauzak ikastea, niri ere kostatu egin zait.

 

Sexua tabua al da oraindik?

Bai, eta sexuaz hitz egitea are gehiago. Jendea moztu egiten da, ez da ausartzen. Sexuaz hitz egiteko konfiantza izan behar da. Disfrutatzeko hitz egin behar da, zer gustatzen zaien edo ez jakiteko. Ni zentzu horretan oso ireki naiz orain.

 

Euskaldunak diotena bezain hotzak gara?

Hotzak baino lotsatiak gara. Bileretan jostailuak eta produktuak azaltzen ditudanean jendea asko berotzen da. Abanikatzen hasten dira. Nik normalean neskei aurkezten diet maleta, nire lanaren %98 haiekin egiten dut baina guztiei zuzendua dago. Nire ustez, gainera, bilera batzuetara egokiagoa da neskak eta mutilak joatea.

 

Sexua emakumezko eta gizonezkoak ezberdin bizi dugu?

Gizonezkoekin zita bakarra egin dut eta oso parte hartzaile egon ziren. Jakin-min handia piztu zitzaien, baina historikoki gizonezkoei ez zaie utzi bilera hauetan parte hartzen. Niretzat hori akatsa da, lotsagatik azalpenen erdia kontatzen delako.

 

Zein da sexuak hainbeste jakinmin pizteko sekretua?

Jendeak jakin nahi du, baina ez dute nork azaldu. Ikastetxeetan tanpoiak eta kondoiak jartzen bakarrik erakusten dute. Nola jolastu sexualki... ez da inon azaltzen. Guk era dibertigarri batean azaltzen dugu.

 

Nola egiten dituzu azalpenak sexua bezain dibertigarri?

Ni oso naturala eta irekia naiz, denak egiten dit grazia. Bestetik, bileretan parte-hartzea bilatzen dut, jolasak egiten ditugu. Gauzak esaterakoan oso argia naiz. Jendeak animatuta eta prest ikusten bazaitu konfiantza ematen diezu eta ireki egiten dituzu.

 

Zeintzuk dira sexu jostailu izarrak?

Orgasmoaren intensifikadoreak asko saltzen dira. Baita silikonazko lubrikanteak ere. Edo, masajeak emateko olioak. Eta, tamaina ezberdinetako bibragailuak. Produktuak 10-160 euro artean balio dute. Hemen krisiak baino adinak markatzen du.

 

Sexuak adinik ba al du?

Gaur egun ez. 80 urteko emakumeek ere deitu egin naute, haien bikoteek ez dutelako martxa beridna eta disfrutatzen jarraitu nahi dutelako. Alargun askok ere eskatzen dituzte. Gehienbat emakumeak eskatzen dute, baina badira mutilentzako jostailuak ere.

 

Jendeari zein mezu luzatuko zenioke?

Sexuaz disfrutatzeko. Osasunerako oso ona da: ilerako, azalerako, umorerako... denerako. Gainera doakoa da! Eta bereziki, era honetako bileretan parte hartzeko, hilabetetarako elkarrizketa eta barre pila izango dituztelako.

 

Zer egin behar da horretarako?

Nire kasuan, facebook kontua daukat: Reuniones tapersex Blanca. Edo, telefonora deitzea 686991771. Bilerek pertsonako 5 euroko prezioa dute, baina ez dute erosteko edo partaidetza mugarekin inolako betebeharrik. Normalean 2-3 ordu irauten dute, jendeak hitz egiten duenaren arabera. Nik nagusiki larunbat arratsaldetan egiten ditut. Leku aldetik arazoak badaude nire etxean ere egiten ditut batzuetan.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide