Abian da jaietarako kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko mai. 13a, 13:45

Udalak 2014ko Laudioko Jaietarako kartel lehiaketa abiatu du aurten ere. Lehiaketan bi maila izango dira: nagusiena eta 6-12 urte arteko haurrena. Bertan, edozein herri eta nazionalitateko jendeak nahiz Laudioko eskoletan matrikulaturiko haurrek parte hartu ahal izango dute, parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu.

Udalak 2014ko Laudioko Jaietarako kartel lehiaketa abiatu du aurten ere. Lehiaketan bi maila izango dira: nagusiena eta 6-12 urte arteko haurrena. Bertan, edozein herri eta nazionalitateko jendeak nahiz Laudioko eskoletan matrikulaturiko haurrek  parte hartu ahal izango dute, parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu. Lanen originaltasunari garrantzia handia emango zaio, beste edozein lehiaketetan sarituriko lanak ez direlarik onartuak izango. Lanak egiteko edozein teknika artistiko erabili ahal izango da: collagea, argazkilaritza, margolaritza... Nagusien lanak 50x70 zentimetroko orri batean eta aurrena DinA 4 orri batean aurkeztu beharko dira Laudioko Udaleko kultur arloan, formatu digital edota zurrunean, maiatzaren 23a baino lehenago. Egun horretako eguerdiko 14:00etan itxiko da epealdia.

Bi mailetan sari bakarra izango da: nagusienean 1200 euro eta haurrenean Udalak autobus bat ordainduko dio irabazlearen ikasgelari txangoa egin dezaten irakasleek aukeraturiko tokira.

Sarituak aukeratzeko prozesua epaimahai tekniko batek eta bozkaketen osatuko dute. Epaimahai teknikoan diseinu grafikoan zeresana duten pertsonek hartuko dute parte eta bozkaketetara pasa ahal izango diren lanak aukeratuko dituzte, gutxieneko kalitate artistiko bate egon dadin. Bozkaketetan epaimahai tekniko honek eta Laudioko herriak berak parte hartu ahal izango dute, bakoitzak 50na puntu emango dituelarik. Lanak Kultura Etxean izango dira erakutsiak jendea bertaratu eta gustukoenaren alde bozka dezan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide