Gaztetxea hainbat aldiz erasotu dutela salatu du Laudioko Gazte Asanbladak

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mai. 12a, 13:10

Iragan maiatzaren 3ko gauean Laudioko Gaztetxean lapurtzera sartu zirela salatu du Laudioko Gazte Asanbladak. Asanbladako kideek adierazi dute gau hartan ezezagun batzuek Gaztetxeko eszenatokiko albo bateko atearen kristala hautsi, Gaztetxera sartu, eta alkoholdun botiletan 100 euro inguru eraman zituztela.

Iragan maiatzaren 3ko gauean Laudioko Gaztetxean lapurtzera sartu zirela salatu du Laudioko Gazte Asanbladak. Asanbladako kideek adierazi dute gau hartan ezezagun batzuek Gaztetxeko eszenatokiko albo bateko atearen kristala hautsi, Gaztetxera sartu, eta alkoholdun botiletan 100 euro inguru eraman zituztela.

 Gazte Asanbladatik azpimarratu dute ez dela lehen kasua izan, azken urtean zazpi aldiz sartu baitira Gaztetxera. “Lehenengoa Urduñan Gazte Danbada jaialdia ospatu bitartean izan zen; eta ordutik hona beste hainbat erasorekin kalte larriak sortu dizkiote Gaztetxeari, herriko jaiak eta antzeko festa eta ekintzak aprobetxatuz”, adierazi dute.

 Asanbladatik azaldu dute erasoetan “Gazte Asanbladaren zein Gaztetxeko beste eragileen materiala eta dirua” lapurtu dutela, bai eta “asanbladako kideen objektu pertsonalak” ere. Eraso horiek 3000 euro inguruko kalte ekonomikoa sortu dute, asanbladako kideen esanetan. Hortaz gain, gaineratu dute azken hiru erasoak “era berdintsuan” izan direla: “Gaztetxera sartu direnak modus operandi bera jarraitu dute: kristala apurtu eta alkohol botilak lapurtu dituzte”.

 Horren guztiaren aurrean, Gazte Asanbladatik adierazi dute halako erasoak jasotzea “onartezina” dela eta, “erasoak eraso”, Gazte Asanbladak eta Gaztetxean euren jardunarekin jarraituko dutela. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide