Musika maratoian parte hartzeko eskaerak Ekainaren 13a arte jasoko dira

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2014ko mai. 11a, 17:44

Laudioko Udalak zuzeneko saioen lehen maratoia antolatu du herriko musika proiektu berriak bultzatzeko helburuarekin. Estilo musikal guztietako talde eta kideei irekita dago Uztailaren 11 eta 12an egingo den maratoia. Parte hartzeko eskaera aurkezteko, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

Laudioko Udalak zuzeneko saioen lehen maratoia antolatu du herriko musika proiektu berriak bultzatzeko helburuarekin. Estilo musikal guztietako talde eta kideei irekita dago Uztailaren 11 eta 12an ospatuko den maratoia. Parte hartzeko eskaera aurkezteko, hurrengo baldintzak bete beharko dira:

  • Gutxienez taldeko kide bat Laudion erroldatuta izatea
  • Banda osatzen duten kideen erdiak gutxienez 16 eta 35 urte bitartean izatea

Eskaera aurkezten duten guztien artean 6 talde aukeratuko dira gutxienez eta horiexek izango dira uztailaren 11 eta 12ko maratoian parte hartuko dutenak. Ez da lehiaketa bat eta beraz ez da irabazlerik izango, helburua musika talde berriei publikoarekin bat egiteko aukera eskaintzea da. 

Izena eman nahi duten taldeek inprimaki bat bete beharko dute (www.laudiokoudala.net webgunean eskuragarri izango da) eta maiatzaren 12tik ekainaren 13ra bitartean educacion@laudiokoudala.net helbide elektronikora bidali edo udaletxeko Gazteria Sailan aurkeztu (2. solairuan).

Horrez gain hurrengo agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Bandaren argazkia jpg formatuan
  • Bandaren historiari buruzko deskribapena doc, docx edo pdf formatuan
  • Banda-kide bakoitzaren NANaren fotokopia bana
  • Laudion erroldatutako banda-kidearen errolda agiria

Zalantzak argitzeko educacion@laudiokoudala.net helbidera idatzi edo 94-4034850 telefonora deitu daiteke. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide