Eleberri laburren “Gabriel Sije” saria irabazi du Amado Gomez Ugartek

Txabi Alvarado Bañares 2014ko mai. 9a, 11:38

24 herrialdetako 478 eleberri aurkeztu dira lehiaketara

Garaile atera da Amado Gomez Ugarte idazle laudioarra “Gabriel Sije” sariaren 38. edizioan. Al otro lado del mar eleberri motzarekin lortu du saria.

24 herrialdetako 478 eleberri aurkeztu dira lehiaketara

Garaile atera da Amado Gomez Ugarte idazle laudioarra “Gabriel Sije” sariaren 38. edizioan. Al otro lado del mar eleberri motzarekin lortu du saria.

 Fikziozko istorio bat da eleberrian kontatzen dena. Bilbo alboan kokatutako herri imaginario batean girotua dago, XX. mendearen erdialdean. Protagonista nekazari bat da. Lantzen duen lurraren jabe izateko lurraren jabea den jauntxoaren alabarekin ezkontzeko aukera izango du nekazariak; baina, era berean, Ingalaterrako emakume batez maiteminduko da.

 Ez da Gomezek idatzi duen lehen eleberria, ibilbide luzea egina baitu literaturaren munduan. Bassarai argitaletxearekin La Secana, Para siempre eta El vuelo de la mariposa argitaratu ditu. Elkar argitaletxearekin, berriz, Bidaia ahaztezina, Ni eta nire kontuak eta Ni eta nire metroa kaleratu ditu. El barco varado eta El último mono liburuak ere idatzi ditu. Inframundos da bereazken lana.

 478 lan aurkeztu dira lehiaketara, 24 herrialdetakoak: Alemania, Argentina, Australia, Brasil, Kanada, Txile, Kolonbia, Costa Rica, Cuba, Ecuador, El Salvador, Espainia, Estatu Batuak, Frantzia, Guatemala, Haiti, Honduras, Israel, Italia, Peru, Dominikar Errepublika, Errumanía, Uruguay eta Venezuela. “Gabriel sije” sariak Caja Mediterraneo fundazioak banatzen ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide