Athletic Club-eko Fundazioak Futbol Kalean txapelketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko mai. 9a, 08:12

Athletic Club-eko Fundazioak, kalean jokatzen zen futbolaren mamia berreskuratu nahi du eta horretarako Bizkaiko herri ezberdinetan jolastuko den Futbol Kalean txapelketa antolatu du, Laudiotik ere igaroko dena.

Maiatzaren 11n egongo dira Laudioko Aldai Plazan, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte. Ekainaren 15ean jokatuko dira finalerdiak Getxoko Ereagako hondartzan eta hilabete bereko 22an finala izango da Lezaman.

Athletic Club-eko Fundazioak, kalean jokatzen zen futbolaren mamia berreskuratu nahi du eta horretarako Bizkaiko herri ezberdinetan jolastuko den Futbol Kalean txapelketa antolatu du, Laudiotik ere igaroko dena.

Maiatzaren 11n egongo dira Laudioko Aldai Plazan, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte. Ekainaren 15ean jokatuko dira finalerdiak Getxoko Ereagako hondartzan eta hilabete bereko 22an finala izango da Lezaman.

Txapelketan parte hartzeko izena eman beharko da telefonoz, web orriaren bidez edo egunean bertan, partiduak jokatzen diren lekuan. Kimuak (2002-2003 urteetan jaiotakoak) edo Benjaminak (2004-2005 urteetan jaiotakoak) izan beharko dira, bai neskak zein mutilak eta dokumentu ofiziala eskatuko zaie adina egiaztatzeko.

Araudia

Herri bakoitzean txapelketa bat egongo da, eta toki bakoitzean zelaia aldakorra izan daiteke, beti ere erreferentzia 30x20 metrokoa izanik, 2 metroko ateekin. Lau jokalarik osatuko dute talde bakoitza, atezainik gabe. Eta partidu bakoitzak 10-15 minutu iraungo du, txapelketa sistema, parte hartzaileen arabera aldatu daitekeelarik.

Talde irabazlea eta antolakuntzak aukeratutakoa, fair play eta Athletic-en baloreak kontuan hartuta, beste fasera pasatuko dira futbol 7-ko talde bat bezala, bere herria ordezkatuz. Epailerik ez da egongo beraz, jokalariek arautuko dute partidua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide