Julen Fernandez preso laudioarra kartzelatik atera da. Valladolideko Villanubla espetxean zegoen -bertan eman ditu azkenengo urteak- eta gaur goizean askatu dute.
24 urte eta 8 hilabete eman ditu preso Julen Fernandezek ETAko kidea izatea leporatuta. Zigor espetxe osoa bete du laudiarrak. Presoak erredentzioak eskatu ditu eta martxoan berrikusi dute bere zigorra.
Senideek gaur bertan jakin izan dute askatasuna berreskuratu duela Julenek. Bere arrebak bisita izan du gaur eta Villanubla presondegira heldu denean polizia batek eraman du kartzelara. Bertan topatu du Julen. Ezustea izan da senideentzat.
Preso ohia ez da Laudiora itzuliko berehala. Oporrak hartuko ditu eta kanpoan egongo da hurrengo egunetan.
Preso ohia ez da Laudiora itzuliko berehala. Oporrak hartuko ditu eta kanpoan egongo da hurrengo egunetan.