II. Kulturarteko Topaketa antolatu dute

Migrazio prozesua dela eta, kultura, hizkuntza eta ohitura ezberdinetako herritarrak elkarbizi dira eta batzuetan, zaila egiten da elkarren arteko harreman normalizatuak ezartzea Laudion.

Hori dela eta, elkarteek kultura guztiak elkartzeko lan handia egin arren, badira oraindik ekitaldi horietan parte hartzen ez duten etniak.

Horregatik, Kulturarteko Zubiak eta SEADen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) Lagunen Elkarteak munduko herri eta kultura guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dute, eta gonbidapena luzatzen diete etorkizunean haiekin elkarlanean aritzeko.

Antolatzaileen hitzetan, "norbanako eta herri gisa aberasteko pentsamendu eta ikuspuntu anitzez osatu nahi dugu Euskal Herria". Horregatik, maiatzaren 9tik 11ra antolatu duten egitarauan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diote herritar orori.

Egitaraua

  • Maiatzak 9, ostirala, 19:00etan: Migrazioaren inguruko hitzaldia Balio Anitzeko gelan, Jose Angel Cuerdaren eskutik.

  • Maiatzak 10, larunbata, 18:00etan: Artisautza, folklore eta gastronomia erakusketa Aldai plazan. Honako herriek parte hartuko dute: Nigeria, Maroko, Senegal, Paraguay, Brasil, Mendebaldeko Sahara, Pakistan, Kuba, Bolivia, Nikaragua, India eta Euskal Herria.

Ekitaldiari txalaparta eta trikitixarekin emango zaio hasiera, eta ondoren honako dantza eta musika ikuskizunak izango dira:

- Senegal: King Milkone kantaria, Sapali perkusio taldea eta Biboy Sergio Bati akrobazia dantzaria.

- Maroko: Nabil kantaria.

- Paraguay: dantza herrikoiak.

- Brasil: dantza herrikoiak.

- Sahara: dantza eta musika herrikoiak.

- Euskal Herria: Untzueta Dantza Taldea, Fi ta Fik musika taldea eta Aretako trikitilariak.

  • Maiatzak 11, igandea, 19:00etan: "14 kilometro" pelikularen emanaldia eta zineforuma Udal Lanbide Heziketa Eskolan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide