Hainbat ekintza antolatu dira Ermu Andra Mariko jaien harira

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko mai. 6a, 13:40

Urtero legez, hamaika ekintza izango dira aurtengoan ere Laudioko herrian Ermu Andra Mariko jaiak direla kausa. Maiatzaren 12an argazki erakusketa egingo dute, adibidez, Laudioko 10 bat tabernetan.

13an berriz, hiru hizlari izango dira Ermu Andra Marik duen ondare historiko nahiz arkeologikoaren inguruan mintzatuko direnak. Bakoitzak 30 bat minutuko iraupeneko ekarpena egingo du, kultura etxeko areto nagusian arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Urtero legez, hamaika ekintza izango dira aurtengoan ere Laudioko herrian Ermu Andra Mariko jaiak direla kausa. Maiatzaren 12an argazki erakusketa egingo dute, adibidez, Laudioko 10 bat tabernetan.

13an berriz, hiru hizlari izango dira Ermu Andra Marik duen ondare historiko nahiz arkeologikoaren inguruan mintzatuko direnak. Bakoitzak 30 bat minutuko iraupeneko ekarpena egingo du, kultura etxeko areto nagusian arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Hitzaldiek gerra zibileko arkeologia eta testuinguru historikoa izango dute ardatz eta EHUko irakasle diren Sergio Escribanok eta Mikel Aizpuruk emango dituzte.

Beste hitzaldirik ere izango da hilaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, udalak Ermu inguruan aurrera eramateko asmoa duen egitasmo logistikoen inguruan. Hitzaldi honetan Fernando Hevia eta Ion Barcena arkitektoek eta EHU irakasle diren Sergio Escribanok nola Iñaki Urrutiak ere parte hartuko dute.

Jaiak

Jaiei dagokionez, maiatzaren 24ean, bizikleta martxa bat egingo da Ermuko inguruetatik, Aiarabike taldearen eskutik, puntu interesgarrienetan geldiuneak eta hitzaldiak egingo direlarik.

Hilaren 25ean, Euskal Herria Kirola elkarteak antolaturik, Burdin Hesia mendi martxa abiatuko da goizeko 9:00etan Lamuza Parkeko pergolatik.

Goikogane mendi taldeak antolaturiko ibilaldi gidatua ordu berean abiatuko da, bi izango direlarik ibilbideak, batean azalpenak euskaraz izango dira eta bestean elebidunez. Era eta ordu berean, igoera martxa normala hasiko da mendian gora egiten musikaz lagundurik.

Behin goian, goizeko 10:00etan Amurrioko arkulari taldeak antolaturiko arku jaurtiketa erakustaldia izango da, bertaratutakoek jaurtiketaren bat edo beste ere egiterik izango dutelarik. 11:00etan ere, Ermu Andra Mariko elizaren arkupetan, hamaiketakoa egingo da, Goikoganek antolaturik, igoeran parte hartutako guztientzat.

13:00etan, goiko landan, ardi txakurren lehiaketa eta 14:30etan herri bazkaria izango dira, Nafarroa taldearen kantukadaz alaiturik. 18:30etan berriz Nafarroa taldeak musikaturiko kantukadak Laudioko kaleetan zehar jarraituko du. Egunean zehar Lotxo taldearen erromeria eta AEKren eskutik antolaturiko txosna ere izango dira.

Astelehenean, hilak 26, 9:00etan, Lamuza plazatik, musikaz lagunduriko igoera. Igoeran zehar eta, 10:00etatik aurrera, Santa Luzian umeentzako jolasak izango dira Kirikino eta Kalakan taldeek antolaturik. Arratsaldeko 18:00etan Potxin eta Patxin pailazoen emanaldia eta 19:00etan txokolatada. Lotxoren erromeria eta AEKren txosna ere izango dira egun horretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide