Laudioko areto futbola/multikirola 7.kanpusa burutuko dute aurten ere La Granja polikiroldegian ekainaren 23tik 27ra. Ortuella, Abanto-Zierbana eta Barakaldon antzeko kanpusak antolatuko dira. Kanpusa 4-15 urte bitarteko gazteentzat dago zuzendua eta bertan areto futbolaz gain beste kirol batzuk euskaraz praktikatzeko aukera izango dute. Begirale lanetan munduko txapeldun izandako kirolariak eta Athletic-eko jokalariak ibiliko dira.
Kanpusak bi presio desberdin eskaintzen ditu: 80€ goizeko 10:00etatik 13:30tara joango diren gazteentzat eta 135€ bertan bazkaldu eta 17:00ak arte geratuko diren gainontzeko gazteentzat. Izen ematea zabalik da eta plaza mugatuak egongo direla adierazi dute. Antolatzaileek bilera irekia deitu dute datorren ekainaren 4ean, asteazkena, Laudioko Kultur Etxean kanpusaren nondik norakoak azaltzeko.