"Euskofest herriko jaien programen kudeaketa errazteko sortu dut"

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko mai. 2a, 18:19

JON INAZIO SANCHEZ (Laudio, 1985) Euskofest aplikazioa sortu du. Bere helburua da, ahal duen heinean, jai guztien berri ematea da eta jai egitarau guztiak jasotzea horren bitartez.

Euskofest proiektua egiten ari zara. Zer da?

Euskofest proiektua herritarrei zein administrazioari mesede egiteko sortu zen, herriko festen programen kudeaketa errazteko eta hauen deskargak ahalbidetzeko, jendea ikus ditzan. Euskofest proiektua, batez ere, bi zati nagusietan azal daiteke.

JON INAZIO SANCHEZ (Laudio, 1985) Euskofest aplikazioa sortu du. Bere helburua da, ahal duen einean, jai guztien berri ematea da eta jai egitarau guztiak jasotzea horren bitartez.

Euskofest proiektua egiten ari zara. Zer da?

Euskofest proiektua herritarrei zein administrazioari mesede egiteko sortu zen, herriko festen programen kudeaketa errazteko eta hauen deskargak ahalbidetzeko, jendea ikus ditzan. Euskofest proiektua, batez ere, bi zati nagusietan azal daiteke.

Lehenik eta behin, festen programak egiten dituzten organismoentzat web aplikazio bat garatu dut. Horri esker, ordenagailuen bidez jaien programak kudeatu daitezke: jai egunak zehaztu eta ekitaldiak ezarri (kontzertuak, batukada, su artifizialak...).

Bestalde Android app interesgarri bat garatu dut, festen programak kontsultatzeko. Kontuan izan dut ia jende guztiak Android sistema eragilea duen smartphone-a duela Kantar empresaren esanetan.


Nondik atera duzu ideia?

Euskofest proiektua 2012ko udan jaio zen, behintzat, nire buruan. Hurrengo urteko proiektuan pentsatzen hasi nintzen, izan ere, ezinbestekoa iruditzen zitzaidan behin betiko ideia aukeratuta egotea azkenengo kurtsoa hasi aurretik.
Bat-batean, herri zein hirien festa programak paperean bakarrik kontsultatu zitezkeela konturatu nintzen.

Soilik herri batzuen programen aplikazioak deskargatu ahal ziren. Eta momentu hartan edonork eduki zezakeen smartphone bat, beraz, parada galanta ikusi nuen. Hortik aurrera, ordenagailuan diseinuak egiten hasi nintzen.


Noiz egongo da proiektua ezagutzeko aukera? Zein momentutan dago orain proiektua?

Proiektua jada martxan dabil, pasa den urteko irailaz geroztik. Hilabete horretan defendatu nuen proiektua Deustuko Unibertsitatean bertan.

Hain zuzen ere, Android aplikazioa Play Store-an eskuragarri dago. Egia esanda, diseinuari dagokionez pobre dago, baina azkenengo asteetan hori hobetzen egon naiz.

Dena den, punturik garrantzitsuena edukiaren kontua da. Informatikaren munduan, edukiak itzelezko garrantzia dauka, datu errealak existitzen ez badira ez dago programa frogatzeko aukerarik.

Gabezia hori ekiditeko web aplikazioa sortu nuen, udalek beraiek erabiltzeko diseinatuta dago. Horren ildotik, nire tresna erabiltzeko inguruko herrien udalen inplikazioa egotea gustatuko litzaidake, beren herrien festen programak "Interneten" ipintzeko. Edo, gutxienez, beraien herriaren festen programak ahal bait lehen luzatzea espero dut.


Zein ezaugarri izango ditu?

Momentuz, dituen ezaugarriez hitz egin dezakegu. Aplikazioaren mekanika sinplea da:

1) Kontsultatu zeintzuk dira publikaturiko Festen programak.
2) Programa festa aukeratu.
3) Programa festa jeitsi.
4) Programa festa ikusi.

Aplikazioa erabiltzeko, 1, 2 eta 3. pausoetan bakarrik da ezinbestekoa Internet konexioa izatea. Festen programak kontsultatzeko, aldiz, ez da beharrezkoa.

Festen nazioarte mailan zabaltzea sustatzeko, programak hiru hizkuntzatan egotea beharrezkoa da (eta horrela adierazi nahi izan dut): ingelesa, gaztelania eta, nola ez, euskara. Erabiltzaileak gustukoen hizkuntza aukeratu dezake.

Jaien inguruan, informazio orokorraz gain (deskribapenak, jai egunen izenak...), modan dagoen geokokapena ikus daiteke, hala nola Jaien edota ekitaldi jakin baten kokapena.

Bestalde, nahiz eta ezaugarri basikoak izan, makina bat ideia ditut bueltaka nire buruan: twitter/google+/facebook-erako integrazioa (konpartitzeko aukera), herrietara abiatzeko azalpenak, festa bakoitzeko txata ezartzea, udalentzat estatistikak biltzeko aukera, etab.


Sakelakoetarako aplikazioa egokitzen ari zara. Teknologia berriak gako al dira gaur egun?

Jada, teknologia berriek itzelezko garrantzia dute, eta gero eta garrantzitsuagoak izaten jarraituko dute. Azkenengo urteotan aurrera pausu nabarmenak egiten ari dira: pentsa hamar urteotan zer nolako aurrera pausuak eman diren, Nokia telefonoetatik Android edo iOS smartphone-etara. Teknologia aldetik, ez daukagu Internetera sartzeko aukera bakarrik, gero eta prozesatzeko gaitasun handiagoa dugu, kable barik komunikatzeko aukera, abiadura handiko sareak... Orain modan 2.0 Web-a dago eta, ziur asko, bihar Gauzen Interneta izango da: objektu guztiak konektatuta egongo dira: kotxeak, frigorifikoak, eta abar beraien artean komunikatu ahal izango dute.

Ingeniaritza informatikoan laguntza ala oztopoak, zer daude gehiago?

Ingenieritza Informatikoan, hasiera hasieratik, nahasketa xelebrea nabaritu izan dut. Irakasleak, normalki, gazteak dira eta laguntzeko prest egoten dira momentu oro. Baina badira oztopoak. Besteak beste, Informatika zientzia edota ingeniaritza gaztea delako, urte batzuk pasa beharko dira heldutasunera heltzeko.


Aurrera begira, baduzu beste egitasmorik buruan?

Pertsonalki, ez daukat oso garbi lan egin ala zertxobait gehiago ikasi nahi dudan. Oraintxe bertan, Bilboko enpresa batean 3 hilabeteko praktika batzuk egiten ari naiz. Praktikak amaitu ostean, ingelesezko azterketa ezagun bat egingo dut.
Euskofest proiektuaren inguruan, nire egitasmoen barruan honi hobekuntzak egitea dago.

Zehaztu nahiko nuke aplikazioa jaisteko eta erabiltzeko muxutruk egin daitekeela (publizitatea egon baitago). Proiektua hazten aurrera joan izanez gero, dirua biltzeko saiakerak burutu beharko ditut, baina beti muxutruk erabiltzeko aukera izango da.

Berriak ala informazio gehiago nahi izanez gero, twitterren jarrai nazazue @euskofest -en. Momentuz, euskofest proiektuaren web gune publikoa ez dago martxan.


 



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide