Laudioko 12 eta 17 urte bitarteko gazteek multiabentura udalekuetan parte hartzeko aukera izango dute uda honetan udal osoko bilkuran aho batez baiezkoa eman ostean. Arrigorriaga, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Arakaldoko udalek ere aukera hau eskainiko diete herriko gazteei.
Programak eskaintza zabala eskainiko du eta iaz martxan jarritako esperientzian egongo da oinarrituta. Multiabentura udalekua bi txandetan egongo da banatua; ekainaren 23tik 27ra 12 eta 14 urte biatarteko gazteentzat egongo da zuzendua eta puenting, espeleologia edo kanoa jaitsiera egingo dute besteak beste, ondoren ekainaren 30etik uztailaren 4ra 14 eta 17 biatarteko gazteek hartuko dute parte udalekuetan eskalada, surf, kayak edo espeleologia bezalako ekintzak burutuz.
Prezioa 90 eurokoa izango da lehen txandako partaideentzat eta 95 eurokoa bigarren txandakoentzat. Izena emateko epea maiatzaren 12tik 23ra egongo da zabalik, telefono bat jarri dute horretarako: 944034850.