Urtero bezala Laudioko Gardea auzoko jaiak dira asteburuan ospatzekoak, ostegunetik igandera bitarte hamaika ekintzaz gozatzeko aukera izango dutelarik bertaratzen diren guztiek.
Bihar, maiatzaren lehenean, arratsaldeko 19:00etan, Herriaren pilota taldeak antolaturik, 60 urtetik gorakoen eta Euskal Herri mailan federaturiko nesken arteko paleta goma lehiaketa izango da frontoian.
Ostiralean, maiatzak 2, 17:00etatik 18:30ak bitarte Ruperto Urquijo Bolatoki klubak antolaturiko Santa Kurutz bolo jaurtiketa lehiaketa izango da eta 18:30etatik 20:00etara bitarte, berriz, senior eta emakumeen arteko lehiaketa.
Maiatzaren 3an, larunbata, izango dira ekintza gehienak: 09:00etan Lankaietako Lagunak taldeak antolaturiko kalejira, 10:00etatik aurrera puzgarriak eskola zaharrean, bola jaurtiketa lehiaketa, 12:00etan meza nagusia abesbatzaren parte-hartzearekin, jarraian luntxa gizarte etxean, 16:30etan buruhandiak, 17:00etan diskodantza, 18:00etan 40 urtetik beherakoentzako lau t’erdiko finala eta 18:30etan haurrentzako txokolatada gizarte etxean.
Igandean, 12:00etan meza santua Santa Luzia abesbatzaren parte-hartzearekin, 13:00etan euskal dantzen emanaldia Kilkerrak taldearekin eta, bukatzeko, 19:45etan Erroke Deuna taldearekin kalejira.